Antolatu bidaia

Hontza handia (Bubo bubo)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Búho real
Búho real

Gaueko harrapari handia, haitzetan bizi dena; ehiztari handia da, baina ez da aise ikusten. Gehienbat gauean aritzen da.

Eremuak: eremu guztiak.

Gomendatutako behaketa-guneak: Irunberri-Arbaiun, Bardea.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: aski zaila da behatzea, gaueko ohiturak dituelako eta bere populazioak dentsitate txikia duelako. Txitatze-eremuetan aski erraza da entzutea (neguan aritzen da kantari).

Izaera: bertakoa.

Deskripzioa: tamaina handiko hontza da, sendoa, eta, kolore aldetik, arre iluna eta bermiformea da, beltzez jaspeztatua. "Belarri" nabariak ditu. Begien irisa laranjatua du. Hegan egitean, hegal handiak eta biribilak agertzen ditu, burua, berriz, handia, motza eta biribila. Kantatzean "U-HU" baxua egiten du.

Antzeko espezieak: Hontza ertaina. Hala ere, anitzez txikiagoa da hori.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da