Antolatu bidaia

Apo-hontza (Otus scops)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Autillo europeo
Autillo europeo

Hontz txiki migratzailea, udaberrian eta udan gurera etortzen dena txitak haztera. Lorategi, parke eta ibai-ertzetako basoetan bizi da.

Eremuak: eremu guztiak.

Gomendatutako behaketa-guneak: Argako ibar-basoak.

Garai hauetan daude: martxotik urrira.

Behaketa: zaila da ikustea oso mimetikoa delako eta egunean zuhur ibiltzen delako. Udaberrian eta udan erraza da entzutea.

Izaera: udakoa.

Deskripzioa: txikia da. Lumajea gris-arrexka du, oso mimetikoa. "Belarri" nabariak ditu. Begien irisa horia du. Hontza ertainaren antza du, baina hori baino grisagoa eta txikiagoa da. Apo-hontzaren kanta eta Txantxiku arruntarena antzekoak dira.

Antzeko espezieak: Hontza ertaina, hala ere, anitzez handiagoa da hori.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da