Antolatu bidaia

Kuku mottoduna (Clamator glandarius)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Críalo europeo
Críalo europeo

Kuku migratzailea, udaberrian eta udan gurera etortzen dena; orduan, parasito baten antzera, mika arruntaren habiak erabiltzen ditu. Nafarroako erdialdean eta, batez ere, hegoaldean izaten da.

Eremuak: Nafarroako Erdialdea eta Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Bardea.

Garai hauetan daude: apiriletik irailera.

Behaketa: aski zaila da, oso dentsitate altua ez dagoelako.

Izaera: udakoa.

Deskripzioa: kukuaren tamainakoa da. Behealde argiak eta gainalde arbel-grisak ditu, zuriz jaspeztatuak. Kalpar txikia du.

Antzeko espezieak: Kukua.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da