Antolatu bidaia

Ganga azpizuria (Pterocles alchata)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Gangas ibéricas
Gangas ibéricas

Estepako hegazti ertaina, Nafarroako landa eta eremu idorretan bizi dena. Saldoetan biltzen da, eta ez da erraz aurkitzen.

Eremuak: Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Bardea.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: aski zaila da. Eguna argitzean edo iluntzean behatzeko aukera gehiago egoten da, lekuz aldatzen direnean.

Izaera: bertakoa.

Deskripzioa: tamaina ertaineko hegaztia da. Hanka motzak, gorputz gizena eta luzanga, eta kolore mimetikoak ditu. Aurpegi horixka eta izokin-koloreko bularra ditu, baita lerro beltzak ere horien alboetan. Buztaneko proiekzioa luzea eta zorrotza du.

Antzeko espezieak: Ganga azpibeltza.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da