Antolatu bidaia

Ganga azpibeltza (Pterocles orientalis)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Pareja de Gangas ortegas.
Pareja de Gangas ortegas.

Estepako hegazti ertaina, Nafarroako landa eta eremu idorretan bizi dena. Talde txikiak osatzen ditu, eta soinu berezi bat egiten duenez, "txurra" esaten diote.

Eremuak: Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Bardea.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: aski zaila. Behatzeko aukera gehiago egoten da eguna argitzean edo iluntzean, mugitzen direnean.

Izaera: bertakoa.

Deskripzioa: tamaina ertaineko hegaztia da. Hanka motzak, gorputz gizena eta luzea, eta kolore mimetikoak ditu. Sabela beltza du. Arrak burua, lepoa eta bularra grisak ditu, aurpegia, berriz, laranjatua. Emea arreagoa da, harea kolorekoa. Buztaneko lumek ez dute proiekziorik.

Antzeko espezieak: Ganga azpizuria.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da