Antolatu bidaia

Atalarra (Burhinus oedicnemus)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Alcaraván común
Alcaraván común

Tamaina ertaineko zangaluzea, kolore ilunak dituena; erdialdeko eta hegoaldeko landa zabaletan bizi da.

Eremuak: Nafarroako Erdialdea eta Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Bardea, Pitillasko aintzira.

Garai hauetan daude: urte osoan, ugaltze garaian batez ere.

Behaketa: aski erraza da, hala ere, eguna argitzean edo iluntzean errazagoa da behatzea, aktiboago eta zaratatsuago ibiltzen baita.

Izaera: udakoa eta negukoa. Ale gutxi egoten dira.

Deskripzioa: hegazti ertaina eta liraina da. Hanka eta gorputz luzeak eta buru nabarmena ditu. Aski motza du mokoa. Mokoaren oinarria horia da, punta, berriz, beltza. Lumajea arrexka da, oso mimetikoa. Hegan egitean, hegalen puntetan orban zuriak eta nabariak dituela antzematen da.

Antzeko espezieak: ez dago.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da