Antolatu bidaia

Basoilo txikia (Tetrax tetrax)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Macho de Sisón común cantando.
Macho de Sisón común cantando.

Hegatxabal txikia, Nafarroako hegoaldeko estepetako eremu idorretan bizi dena. Urte guztian zehar egoten da, eta neguan saldoak osatzen ditu, askotan handi-handiak.

Eremuak: Erribera.
 

Gomendatutako behaketa-guneak: Bardeak.

Garai hauetan daude: udaberrian eta udan.

Behaketa: hegazti lotsatia da. Eguna argitzean eta iluntzean errazagoa da ikustea, une horietan mugitzen baita.

Izaera: udakoa.

Deskripzioa: Itxura handiko hegaztia da, hala ere, basoiloa, bere ahaidea, baino anitzez txikiagoa. Pausaturik dagoenean, hanka gogorrak, gorputz sendoa eta lepo indartsua (anitzetan zutitua) dituela antzematen da. Arrak aurpegi grisa eta lerro zuriz marratutako lepo beltza ditu, emeak, berriz, tonu arrexkak. Hegan egitean, hegal zabalak dituela ikusten da, lau angeluko itxurakoak eta aski motzak. Hegalen gainean orban zabalak eta zuriak ditu. Hegalen puntak beltzak ditu.

Antzeko espezieak: Basoilo handia, hala ere, anitzez handiagoa da hori.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da