Antolatu bidaia

Uroilo urdina (Porphyrio porphyrio)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Calamón común
Calamón común

Tamaina handiko erralidoa, oso urria, Nafarroan aurkitzen dena. Lezkadi zabalak dauden hezeguneetan bizi da.

Eremuak: Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Pitillasko aintzira.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: zaila da ikustea, ezkutuan ibiltzen delako. Ugaltze garaitik at errazagoa da ikustea.

Izaera: bertakoa (oso ugaltzaile kokatua da; duela gutxi kolonizatu du Nafarroa).

Deskripzioa: kopetazuri familiako espezie handia da. Hanka luzeak eta baldarrak ditu, mokoa, ezkutua eta hankak, berriz, gorriak. Lumajea urdinxka eta buztan azpiko luma estalgarriak zuriak ditu. Landare zingiratarren artean ibiltzen da ia beti. Gutxitan egiten du hegan.

Antzeko espezieak: Uroiloa eta kopetazuri arrunta.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da