Antolatu bidaia

Arrano txikia (Aquila pennata)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Águila calzada
Águila calzada

Hegazti harrapari ertaina, udaberrian eta udan gurera etortzen dena txitak haztera. Bi lumaje-fase ditu, eta bai landa eta ibar-basoetan, bai mendian aurkitzen ahal dira.

Eremuak: eremu guztiak.

Gomendatutako behaketa-guneak: Urbasa, Zangoza, Irunberri-Arbaiun, Argako ibar-basoak, Pitillas, Las Cañas urtegia, Ultzama-Basaburua, Lindux-Ibañeta...

Garai hauetan daude: apiriletik urrira.

Behaketa: zailtasun ertaina, bere dentsitatea oso altua ez delako. Iragaten denean errazagoa da behaketa.

Izaera: udakoa eta migratzailea.

Deskripzioa: arrano txikia da, eta zapelatz arruntaren silueta du, hala ere, arrano txikiaren hegalek lau angeluko itxura nabarmenagoa dute. Lumajeari dagokionez, bi fase ditu: fase argian, lehen eta bigarren lumak beltzak dira eta gainerako behealdeak, berriz, zurixkak; fase ilunean tonu orokorra txokolate-marroia da. Bietan, gainaldeak arreak dira.

Antzeko espezieak: Zapelatz arrunta, aztore-arranoa.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da