Antolatu bidaia

Ultzama-Basaburua

Birding klubari atxikiak
Interes ornitologikoko eremuak

Multimedia

Paisaje de Ultzama
Paisaje de Ultzama
"Ultzama-Basaburuko hariztiak" Batasuneko Interes Leku (LIC) izendatua dago, eta barne hartzen du Orgiko Hariztiko Aisiarako Natur Eremua. Hori 80 ha. dituen hariztia da, bisitarako egokitua.

Ibar zabal horretan Ultzama eta Arakil ibaiak doaz (Ultzama ibarra) eta Basaburua ibaia (Basaburua ibarra) eta ibarrak hainbat landazabal eta haritz kandudunek osatutako hariztiak ditu beheko aldean. Mendi-hegalak ameztiek eta pagadiek estaltzen dituzte.

Habitatak
Hosto erorkorreko basoak, batez ere haritz kandudunek osatutako hariztiak, eta landazabal atlantikoa.

Bertan ikus daitezkeen hegaztiak
- Egoiliarrak: basahatea, txilinporta txikia, miru gorria, sai arrea, aztore arrunta, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, kopetazuri arrunta, uroiloa, usapal turkiarra, hontz zuria, urubia, hontz ertaina, martin arrantzalea, okil berde iberiarra, okil beltza, okil handia, okil txikia, buztanikara zuria, buztanikara horia, ur-zozoa, txepetxa, tuntun arrunta, txantxangorri europarra, buztangorri iluna, zozo arrunta, birigarro arrunta, garraztarroa, txinbo kaskabeltza, erregetxo bekainzuria, buztanluzea, kaskabeltz txikia, amilotx mottoduna, pinu-kaskabeltza, amilotx urdina, kaskabeltz handia, garrapoa, gerri-txori arrunta, eskinosoa, mika, belabeltza, erroia, araba zozo pikarta, araba zozo beltza, etxe-txolarrea, txonta arrunta, txorru arrunta, karnaba, gailupa, berdantza horia, hesi-berdantza eta gari-berdantza.

- Udatiarrak: zapelatz liztorjalea, miru beltza, sai zuria, arrano txikia, arrano sugezalea, zuhaitz-belatza, galeperra, kukua, sorbeltz arrunta, enara azpizuria, enara arrunta, larre-buztanikara, baso-txinboa, sasi-txori arrunta, txio iberiarra, txio lepazuria, euli-txori grisa, antzandobi arrunta, txirriskil arrunta.

- Negutiarrak: lertxun hauskara, hegabera, oilagorra, negu-txirta, durdula, birigarro txikia, mendi-erregetxoa, negu-txonta, tarina, mokolodia.

- Paseko hegaztiak: antzara hankagorrizta, amiamoko zuria, amiamoko beltza, kurrilo arrunta, kuliska iluna, usapala, hegatxabal arrunta, buztangorri argia, pitxartxar nabarra, baso-txinboa, sasi-txinboa, txio horia, txio arrunta, urretxoria, euli-txori beltza.

Behatzeko puntu gomendatuak
1. Orgiko hariztiko ibilbideak (2,4 km)
2. SL NA-304 bidexka, "Amati" (10,6 km)

Nola iritsi eta mugitu

- Iruñetik N-121-A errepidetik eta Ostitzen NA-411 errepidea hartuz, edo, bestela, NA-4110 errepidetik barna Aitzoain herritik joanez gero. - Lekunberritik A-15 autobiatik, Urritzan jaitsi eta NA-411 errepidea hartu.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da