Txori ertain koloretsua, haitzak dauden eremuetan bizi dena, bai herrialdeko iparraldean, bai erdialdean, bai hegoaldean. Hegazti migratzailea da; beraz, udaberrian eta udan etortzen da gurera.
Eremuak: eremu guztiak.
Gomendatutako behaketa-guneak: Belagua, Urbasa, Irunberri-Arbaiun, Zangoza.
Garai hauetan daude: apiriletik irailera.
Behaketa: aski erraza da ikustea. Hala ere, dentsitate baxua duenez, haren bila ibili behar da pixka bat, hegaztia ikusi nahi izanez gero.
Izaera: udakoa.
Deskripzioa: txori ertaina eta liraina da. Ugaltze garaian, ondoko koloreak ditu arrak: buztana, sabela eta bularra gorriak; burua eta bizkarra gris-urdinxkak; hegalak beltzak; eta orban zuri bat du bizkarrean. Arra (udazkenean) eta emea arre-gorrixkak dira, eta oso lumaje bermiformea dute.
Antzeko espezieak: ez dago.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da