Antolatu bidaia

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Quebrantahuesos
Quebrantahuesos

Hezurrak eta kartilagoak jaten espezializatutako sai handia. Urria da, eta funtsean mendi-eremuetan bizi da. Hegaldi dotorea eta oso silueta berezia du.

Eremuak: Mendialdea.
 

Gomendatutako behaketa-guneak: Belagua, Lindux-Ibañeta, Irunberri-Arbaiun, Irati-Abodi.

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: zaila. Hegazti urria denez eta anitz mugitzen denez, zaila da hura ikustea, gogoko dituen lekuetan barne. Hala ere, saiatuz gero, hegaztia ikusteko aukera egoten da.

Izaera: Bertakoa.

Deskripzioa: Tamaina handiko saia da. Nahiko hegal estuak eta puntadunak ditu, buztana, berriz, erronbo-formakoa. Helduek hegal eta buztan ilunak eta gorputz arre argia dituzte, eta heldugabeek, berriz, iluna dute gorputz osoa. Berezia da hegazti horren "bibotea", hala ere, hegan egitean, nekez ikusten da hori.

Antzeko espezieak: sai zuri gazteak. Hala ere, askoz txikiagoak dira horiek.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da