Antolatu bidaia

Txori zezen arrunta (Botaurus stellaris)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Avetoro común
Avetoro común

Tamaina ertaineko lertxuna, lumaje ilunekoa, hegoaldeko zenbait hezegunetan bizi izaten dena. Lezkadi zabalak dauden eremuak behar ditu.

Eremuak: Erribera.

Gomendatutako behaketa-guneak: Las Cañas urtegia, Pitillasko aintzira (txitaldian kontu handiz ibili behar da eragozpenik ez sortzeko, espeziea oso sentibera denez, kalte egin baitiezaiokegu).

Garai hauetan daude: urte osoan. Hala ere, neguan hainbat ale heltzen dira Europa osotik. Halaber, migratu bitartean pausatzen diren banakoak ikusten dira iragaten direnean.

Behaketa: zaila da ikustea, ezkutuan ibiltzen delako. Araldian (udaberrian) aski erraza da entzutea, habitat egokian behatuz gero.

Izaera: bertan bizi da urte osoan. Ale negutarrak etortzen dira, eta beste batzuk iragaten dira handik.

Deskripzioa: lertxun ertain-handia da. Tonu arreak ditu, eta irisatua eta bermiformea da. Moko zorrotza eta argia, lepo lodia eta hanka berdexkak ditu. Anitzetan, jarrera mimetikoa hartzen du, hots, lepoa luzatzen du gorantz, kanaberadien artean ezkutatzeko.

Antzeko espezieak: arazorik gabe identifikatzen ahal da ia beti. Lertxun gorri gazte batzuek horren antza izaten dute.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da