Antolatu bidaia

Sai arrea (Gyps fulvus)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Buitre leonado
Buitre leonado

Harrapari sarraskijale handia, oso ugaria eta ikusten erraza, batzuetan talde handiak osatuta. Nafarroan munduko populazio onenetako bat dugu.

Eremuak: eremu guztiak.

Gomendatutako behaketa-guneak: Irunberri-Arbaiun, Urbasa, Irati, Belagua, Bardea, Zangoza...

Garai hauetan daude: urte osoan.

Behaketa: oso erraza da ikustea. Nafarroan, ia leku guztietan ikusten ahal da espeziea, eta sai anitz egoten dira lurraldeko ekialdean.

Izaera: bertakoa.

Deskripzioa: sai handia da, eta lau angelu itxurako hegalak ditu, buztana, berriz, txikia eta motza. Helduek buru biluzia eta koilare zuria dute. Heldugabeen koilarea, berriz, arrea da. Bere kolorea hori iluna da batez ere, eta luma arre-ilunak ditu adinaren arabera.

Antzeko espezieak: sai motza. Hala ere, Nafarroan behin-behinekoa da hori.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da