Antolatu bidaia

Ahate gorrizta (Netta rufina)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Pato colorado
Pato colorado

Nafarroako zenbait hezegunetan bizi den anatidoa. Arra oso deigarria da, baina emeen lumajea ez da hain nabarmena. Normalean txitak hazteko garaian eta bidaia migratzaileetan etortzen da gurera.

Eremuak: Iruña eta Erribera.
 

Gomendatutako behaketa-guneak: Pitillasko aintzira eta, noizbait, Las Cañas urtegian.

Garai hauetan daude: martxotik azarora.

Behaketa: leku egokietan nahiko erraza da ikustea.

Izaera: udakoa (ugaltzaile urria eta oso kokatua) eta iragaten denean.

Deskripzioa: ahate handia da, buru nabaria eta biribila duena. Ondoko koloreak ditu arrak: lepoa, branka eta popa beltzak; aldeak zuriak; bizkarra marroia; burua laranja kolorekoa; eta mokoa gorria. Emea arrea da, eta masailak zurbilagoak eta mokoa gris iluna ditu.

Antzeko espezieak: murgilari arruntaren nolabaiteko antza du, hala ere, txikiagoa da hori, burua ez du hain biribila, eta, arraren kasuan, kolore desberdina du gorputzean.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da