Antolatu bidaia

Lertxun gorria (Ardea purpurea)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Garza imperial
Garza imperial

Lertxun migratzailea da, gurera udaberrian eta udan etortzen dena. Nafarroako hegoaldeko zenbait hezegunetan hazten ditu txitak, baina iparralderago ere ikusten ahal dira bidean direnean.

Eremuak: Nafarroako Erdialdea, Iruña eta Erribera.
 

Gomendatutako behaketa-guneak: Pitillasko aintzira, Las Cañas urtegia, Argako ibar-basoak, Bardeako idoiak.

Garai hauetan daude: apiriletik irailera.

Behaketa: habitat egokian erraza da ikustea

Izaera: udakoa.

Deskripzioa: lertxun handia, oso liraina, kolore arre-purpurakara eta grisaxka du. Lepo mehea du, suge itxurakoa, eta hanka luzeak, arre-horixka kolorekoak.

Antzeko espezieak: Lertxun hauskara, amiltxori txikia (hala ere, askoz txikiagoa da hori).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da