Antolatu bidaia

Bertizko Jaurerriarren Natur Parkea

Birding klubari atxikiak
Interes ornitologikoko eremuak

Multimedia


Bidasoa ibaira doan Arantsoro errekaren arroa hartzen du. Naturaltasun maila handiko baso atlantikoek estalita dago gehienbat. Gehienak pagadiak dira, nahiz eta haritz kandudunek, ametzek eta haltzek osatutako baso txikiak ere badiren.

Eremu hori Batasuneko Interes Leku (LIC) izendatua dago, eta natur parkea da.

Habitatak
Hosto erorkorreko basoak, batez ere pagadia.

Bertan ikus daitezkeen hegaztiak
- Egoiliarrak: miru gorria, sai arrea, aztore arrunta, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, usapal turkiarra, hontz zuria, urubia, martin arrantzalea, okil berde iberiarra, okil beltza, okil handia, okil txikia, buztanikara zuria, buztanikara horia, ur-zozoa, txepetxa, tuntun arrunta, txantxangorri europarra, buztangorri iluna, zozo arrunta, birigarro arrunta, garraztarroa, txinbo kaskabeltza, erregetxo bekainzuria, buztanluzea, kaskabeltz txikia, amilotx mottoduna, pinu-kaskabeltza, amilotx urdina, kaskabeltz handia, garrapoa, basoetako gerri-txoria, gerri-txori arrunta, eskinosoa, mika, belabeltza, erroia, araba zozo pikarta, etxe-txolarrea, txonta arrunta, txirriskil arrunta, txorru arrunta, karnaba, gailupa, berdantza horia, hesi-berdantza eta mendi-berdantza.
- Udatiarrak: zapelatz liztorjalea, miru beltza, sai zuria, arrano sugezalea, mirotz zuria, zuhaitz-belatza, kukua, zata arrunta, sorbeltz arrunta, enara azpizuria, enara arrunta, uda-txirta, sasi-txori arrunta, baso-txinboa, sasi-txinboa, txio iberiarra, euli-txori grisa, antzandobi arrunta.
- Negutiarrak: oilagorra, pagausoa, durdula, birigarro txikia, txio arrunta, mendi-erregetxoa, tarina, mokolodia. - Paseko hegaztiak: arrano txikia, buztangorri argia, txio horia, urretxoria, euli-txori beltza.

Behatzeko puntu gomendatuak
- Iturburua bidexka (3 km).


Nola iritsi eta mugitu

N-121-A errepidetik, Iruñetik hegoaldetik etorrita edo Irundik ipar-mendebaletik. Oronoz-Mugairin NA-1210 errepidera jaitsi. Sartu Oieregin, parkean, gasolina zerbitzugunearen ondoan, Bidasoa ibaia zeharkatzen duen zubia igaroz.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da