Antolatu bidaia

Sai zuria (Neophron percnopterus)

Birding klubari atxikiak
Hegazti-fauna

Multimedia

Alimoches comunes
Alimoches comunes

Tamaina ertaineko saia, udaberrian eta udan gurera etortzen dena txitak haztera. Lumaje zuri-beltzagatik bereizten da, eta gure geografia osoan dago, hegoaldera jo ahala maizago ikusten bada ere.

Eremuak: eremu guztiak.

Gomendatutako behaketa-guneak: Belagua, Irunberri-Arbaiun, Ultzama-Basaburua, Urbasa, Bardea, Irati-Abodi, Lindux, Zangoza...

Garai hauetan daude: martxotik urrira.

Behaketa: leku egokietan aski erraza da hegazti horiei behatzea.

Izaera: udakoa.

Deskripzioa: sai ertaina da. Nahiko hegal luzeak eta puntadunak ditu, baita erronbo itxurako buztana ere. Helduek lumaje zuria dute, lehen eta bigarren lumetan izan ezik, beltzak baitira. Burua horia da, eta ez du lumarik. Heldugabeak arre ilunak dira.

Antzeko espezieak: gazteek ugatzaren antza dute, hala ere, anitzez txikiagoak dira.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da