Antolatu bidaia

Entzierroaren Monumentua

Camino de Santiago
Eskultura

Multimedia

Entzierroaren Monumentua
Monumento al Encierro
Monumento al Encierro

Meteorologia

Entzierroaren Monumentua
Une iheskorra hilezkor izatera pasatzen denean, mantendu egiten du balioa eman zion intentsitate huraxe guztia. Beharbada, horixe pentsatu zuen bilbotar eskultore Rafael Huertak entzierroari eskainitako eskultura multzoa pentsatzerakoan.

Izan ere, lan horrek istant batean izozten du zezenak atzetik segika dituzten mutilen lasterketa. Eta istant hori trebezia ausartaz eta indarren oreka egokiaz islatua dago, halako moduan non indar horien bidez aukera baitugu etengabeko larrimina eta kemena ikusteko.

Horra gure begien aurrean "dinamismo izoztuaren" paradoxa, eta badirudi zezenek beren brontzezko mozorrotik ihes egin nahi dutela, beste behin ere Iruñeko karriketan mutil ausarten atzetik ibiltzeko, beren betiko moldera itzuli baino lehen.

Entzierroaren monumentua Orreaga etorbidean kokatua dagoen brontze urtuzko eskultura bat da, sona handiko Iruñeko Zezen Plazari begira dagoena.

Obra Rafael Huerta Celaya egile bilbotarrak 1994an egindakoaren handiagotze bat da. Egungo eskultura hamaika metro luze eta lau zabal dituen lan harmoniatsu bat da, egileak berak berebiziko kalitateaz zizelatu duena.

Iruñeko entzierro mitikoa goresteko monumentu ikusgarria. Lasterkarien asaldura gehieneko unea, errealismo zirraragarriz irudikatzen du; zezenen hatsa lepoan sumatzen duteneko huraxe. 11 mozo, laster bizian, 6 zezenez eta 3 joaldunez osatutako saldoa zuzentzen ahalegintzen dira.

Lasterkarien dinamismoa guztiz transmititzen da. Batzuek, lurrera eroriak, gelditu gabe aurrera doazen zezen handiek ez zapaltzea espero dute. Rafael Huertak bere obrari oreka handia eta mugimendua eransten lortu du, euste-puntuen bolumenak alde batean zein bestean orekatze bikainari esker.

Goza ezazu eskultura hau bere inguruan patxadan paseatzen. Lasterkari guztiek, euren jarreraren eta keinuen bidez, Sanferminen goizero-goizero bizitzen den emozio huraxe bera transmititzen dute. Larritasuna, mozoen adorea eta zezenen bizkortasuna dira intentsitate handiz bizitako borroka horren ezaugarriak. Bere edertasunagatik liluratzen duen eszena.

Rafael Huertak, Nafarroako hiriburuan aspaldi egon eta gero hari oso atxikia, nahi du obra ikusten duen pertsona orok berak entzierroa ikusi zuenean sentitu zuena senti dezan. Haren ustez, entzierroa inspirazio iturri paregabea da, bai bere estetikarengatik, bai gogo aldarte ezberdinak kaptatzeko eskaintzen duen aukerarengatik.

Entzierroa

Entzierroa Sanferminetako ekitaldi nagusia da. Entzierroak ematen die festei egiazko ikuskizunaren airea, pentsaezina munduko beste edozein bazterretan. Behar batek sortu zuen lasterketa: zezenak hiriko kanpoaldetik zezen plazaraino eraman beharrak, hain zuzen. Mutilak ibilbidera salto egin eta adarren aurrean laster egitearen ohitura hasi zen eta, azkenean, entzierroa egitarauan sartu zen.

Uztailaren 7tik 14ra egiten da, egunero. Santo Domingo aldapako ukuiluetan hasten da San Zernin elizako erlojuan goizeko 8ak direnean. Egunak dituen gainontzeko une guztietan ez bezala, goizeko ordu horretan ez dago festa girorik. Une horretan, ibilbide osoan tentsioa nagusi da, zezenek lasterketa azkarrari heldu baino minutu batzuk lehenago, alegia.

Bi suziri bota ondoren, adardunak multzoan eta arrapaladan ateratzen dira 825 metroko ibilbidea ziztu bizian egiteko. Bana beste, hiruzpalau minutu behar izaten dituzte lasterketa egiteko, baina zenbaitetan lasterketa luzatzen da zezenetako bat atzean gelditzeagatik. Abiadurak, nahasmenduak eta sentsazioen leherketak goia jotzen dute zezen plazan. Une horretatik aurrera, festa giroak lasaiago segitzen du.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31002 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Avenida Roncesvalles
  • Esteka interesgarriak
  • Estiloa Garaikidea
  • Babestutako obra edo lekua gratuito.