Antolatu bidaia

Unibertsitateetako campusak

Parkeak eta lorategiak

Meteorologia

Nafarrako Unibersitatea
Iruña hiri unibertsitarioa da. Hiru unibertsitate eta bi campus ditu. Biak hurbil daude elkarren artean, baina bakoitzak bere estetika du.

Biak hiriaren hegoaldean daude eta Sadar errekak zeharkatzen ditu. Nafarroako Unibertsitatea 1952an sortu zen eta estilo solemneari eta klasikoari jarraiki eraikia dago, baina horrekin batera, badira aire berritzaileagoak dituzten eraikinak. Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1987an sortu zen eta ahizpa gaztea da, espazioari dagokionez ez horren handia, baina abangoardiako estilo nabarmenari jarraiki egina dago, bere garaiko arkitektura ildoen lekuko.

Nafarroako Unibertsitateko campusak 400.000tik gora metro koadro hartzen ditu eta unibertsitate anglosaxoien diseinua ekartzen digu gogora. Hiri inguruko hauspo berde nagusia da.

Francisco Javier Sáenz de Oiza nafar arkitekto ospetsuak egina da Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa eta hauslea da bertako irakaskuntza espazioa. Guztira, 240.000 metro koadro ditu.

Lorategietan daude bere berezitasun bitxienetako batzuk, bost kontinenteetako ehunetik gora espezie bilduak baitaude.

Nafarroako Unibertsitatea
Nafarroako Urrezko Dominarekin 1997an saritua, Nafarroako Unibertsitatean 15.000 ikasle aritzen dira bana beste ikasturte bakoitzean, eskaintzen dituen 30 bat titulaziotan. Ikasle horietatik % 65 Nafarroatik kanpo datoz.

Iturrama auzo biziaren hegoaldean dago, eta bere campusa Sadar errekari jarraiki antolatua dago. Zabal-zabala da eta era askotako zuhaitzak ditu. Horregatik, hiriko berdegunerik nabarmenetakoa da. Bestalde, 37 hegazti espezie finko eta migratzaile bizi dira. 43.000tik gora zuhaitz eta zuhaixka ditu, besteak beste, espezie hauek: sekuoia, astigarra, otsalizarra, ezkiak, makal italiarrak, izeia, thuya, zedroa, sahatsa, Panpako belarra eta ginkgoa.

Multzo osoan badira hogeita hamarren bat eraikin campusean barreiatuak. Horien artean, Eraikin Nagusia nabarmendu behar da, zaharrena eta adierazgarriena baita; Errektoregoaren egoitza da eta bertan daude Areto Nagusia eta zerbitzu nagusiak. Linea klasiko eta soila dario. Barneko patio kristaldua eta solairu noblea azpimarratu behar dira. Bere jardinetan kokatzen da Nafarroako Unibersitateko Museoa, Rafael Moneok diseinatutakoa da, 11.000 m2 ditu, eta bi bilduma daude ikusgai bertan: bata, arte-garaikideari buruzkoa; eta, bestea, argazki-bilduma bat. Hamabost minutuan behin, kanpoaldeko erlojuak "Big Ben" erlojuaren doinua jotzen du.

Eraikin horretatik oso hurbil, aspaldiko beste eraikin bat dago: Humanitateen Liburutegia. Guztira 700.000 liburu baino gehiago. Azken buruan, Espainiako unibertsitate bildumarik garrantzitsuenetakoa da.

Campusean, eraikin klasikoekin batera, berritzaileagoak ere badaude, azken urteotan eraikitako Gizarte Zientzien edo CIMA (Centro de Investigación Médica Aplicada) zentroaren eraikinak bezala. Azken hori Europako punta-puntako zentroen artean dago sendaketa zaileko gaixotasunen ikerketan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoko eraikinak era modernoan banaturik daude departamentuz departamentu saxoi estiloari jarraiki, ohiko fakultateen ordez. Hiri erdian dagoen Iruñeko Sarasate pasealeku ezagunaren imitazioa da Campusaren egitura, baita neurriei dagokienez ere. Horrela, liburutegiak -eraikin garrantzitsu eta adierazgarriena- Nafarroako Jauregiarena egiten du eta kontrako muturrean dagoen errektoregoak, berriz, Justizia jauregi zaharrarena, gaur egun Nafarroako Parlamentuaren egoitza.

Tartean, ezker-eskuin, departamentuen zazpi eraikinak ageri dira -horietako bakoitzak zuhaitz espezie baten izena duena-, bai eta tailerren eta laborategien eraikinak ere. Beste bi daude, barrutiaren oinarrizko egituraren osagarri: ikasgelategia eta administraziorako nahiz kudeaketarako eraikina. Guztiei estetika berritzailea eta abangoardista darie, egituretan hormigoia agerian erabiltzeagatik eta beirate handiek duten zirkulu formako diseinuagatik.

Campus hau, gainera, atari zabaleko eskulturen museoa da egiazki. Hogeiren bat nafar artistaren lanak daude eta horien artean nabarmentzekoa da "Sainz de Oizari omenaldia" izenburukoa, bere adiskide min Jorge Oteizak egindakoa (Oteizaren etxe-museoa Iruñetik 8 km-ra dago, Altzuzan).

Lorategietan badira bost kontinenteetako ehun zuhaitz espezie. Ikasgelategitik abiatuta, lehenbizi Amerika (sekuoiak, akaziak, magnoliak...), gero Afrika (palmondoa, Libiako izeia, Atlasko zedroa...) eta Ozeaniako eukaliptoak. Aurrean, Asiako zuhaitzak (pagodak, Turkiako hurritza...), bai eta Europakoak ere. Halaber, Nafarroako klima eremuetako landarediaren laginak daude.

Unibertsitatean bada atari zabaleko programa bat eta, horren arabera, badago instalazioetan bisita gidatuak egiteko aukera. (Harremanetarako, oficina.promocion@unavarra.es edo 948·16 60 73 telefonoa.)
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso libre.

PREZIOAK

Oharrak:acceso gratuito.

Oharrak

La Universidad pública de Navarra tiene establecido un programa de Puertas Abiertas que ofrece la posibilidad de realizar visitas guiadas a sus instalaciones. (Contacto: 948 16 60 73, oficina.promocion@unavarra.es)

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da