Antolatu bidaia

San Pedro Auzoa

Multzo historikoak

Multimedia

San Pedro Eliza
Santo Domingo Eliza
Calle típica

Meteorologia

San Pedro Eliza
Lizarrako San Pedro auzoa XI. mendearen bukaeran sortu zen, eta aukera paregabea da hiri honetako historian galtzeko. Bertako eraikin erlijiosoak ikustearekin batera -Hilobi Santuaren eliza edo Ruako San Pedro eliza-, zure gogoak denboran atzera egin eta zure burua erromes irudikatuko duzu Santiagorantz oinez.

Auzoko eraikin zibil interesgarriak ikusita (horien artean nabarmentzekoa Nafarroako errege-erreginen jauregia), aukera izanen duzu Donejakue bideak Ega ibai bazterrean dagoen hiri honetako ekonomiara ekarritako distira imajinatzeko eta, era berean, merkatari sentituko zara Erdi Aroko rua de Curtidores kale oparoan.

Donejakue bidea sustatzeko asmo tinkoarekin bat, errege Antso Ramirezek Bidearen etapa bat sortzea erabaki zuen 1090ean, Lizarra izeneko lekuan -baskoien kokaleku zaharrean-. Gaztelu bat eraiki, jendegune bat ezarri, harresiz inguratu eta foru bat eman zion, Jakako forua oinarri harturik. Horren arabera, baimena eman zuen frankoak hara bizitzera joan zitezen. Jende noble eta elizjendearekiko basailutzatik libre zeuden gizonak ziren frankoak. Neurri horiek merkataritza sustatu eta hiria aberastu zuten ekonomiari eta kulturari begira.

Horrela sortu zen San Martin burgua Ega ibaiaren eskuin bazterrean, hots, Lizarrako auzorik monumentalena, San Nikolas eta Curtidores kaleen inguruan. Bada, auzo honetan sortu zen Lizarrako lehen tenplu erromanikoa: Ruako San Pedro, alegia. Donejakue bideak gurutzatua, egungo San Pedro auzoak eutsi dio, ederki eutsi ere, Erdi Aroko izaera nabarmenari.

Bisita San Martin plazan hasiko dugu. Erdi-erdian, XVI. mendeko iturri errenazentista bat dago. Jendeak "la mona" edo "zorrotaden" iturria esaten dio. Plazaren inguruetan, XVII. mendeko eraikin barrokoa, XIX. mendera arte Lizarrako udaletxea izan zena. Errenazimenduko fatxadak hiru solairu ditu eta zutabe eta zutarri klasikoak ageri dira, bai eta kapitel konposatuak ere. Solairu noblean hiriko bi armarri daude. Oso hurbil, San Martin zubia dago ("del azucarero" ere deitzen zaio), jatorriz Erdi Arokoa.

Plazaren eskuinaldean, 1968an eraikitako harmailadi luze bat dago, Ruako San Pedro elizaraino igotzen dena. Ederrenetakoa da Nafarroako eliza erromanikoen artean. XIII. mendeko atari polilobulatu bitxia du eta XII. mende bukaerako klaustroa ere bai. Harmailadiaren oinetan, San Martin plazaren mutur batean, Nafarroako errege-erreginen jauregia dago, XII. mendekoa, Nafarroako arkitektura zibil erromanikoaren adibide bakarra. Gaur egun, Gustavo de Maeztu museoaren egoitza da.

Hirian sartzeko ateetatik, bat bakarra mantendu da, hots, Gaztelako Portalea izenekoa, Erdi Arokoa. Gero, XVI. mendean moldaketa lanak egin zizkioten eta hiriaren ikurrarekin dago apaindua. San Nikolas kalearen bukaeran dago, Nafarroako errege-erreginen jauregiaren eta San Pedro elizaren artean.

Rua de los Curtidores karrikak ere baditu eraikuntza bereziak, esaterako: Fray Diego Kultur Etxea eta San Kristobalen jauregia, bi-biak XVI. mendeko eraikin platereskoak; Gobernadorearen jauregi barrokoa, 1613an eraikia, eta Kartzelako zubia, San Agustinen zubia ere esaten diotena, 1975ean berreraikia. Ikusi karrika honetan Donejakue bidearen bazterrean irekitako denda eta ostatuetan sartzeko arku gotiko ugariak.

Segi Curtidores karrikan harik eta Hilobi Santuaren elizara iritsi arte. XII. mendeko tenplu horrek XIV. mendeko atari zoragarria du. Oso hurbil, Santo Domingoren komentu gotikoa dago, gaur egun alde batean zaharrentzako egoitza bihurtua, eta Santa Maria Jus del Castillo izeneko eliza. Agian, judutarren sinagoga baten gainean eraiki zuten. Abside erromanikoa du eta fatxada barrokoa.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Bisita gidatua

Deskripzioa: el barrio de San Pedro, llamado también burgo de San Martín de los francos, se incluye en las visitas sobre los burgos fundacionales de Estella-Lizarra que ofrecen las diferentes empresas.

Bisitaren prezioa:

  • Navark: 3,80€. Consultar precios para grupos y fuera del horario habitual.
  • Nahiaz: 5€. Consultar precios especiales para grupos.

Enpresa kudeatzailea:

  • Navark 948 550 070 - 948 553 954
  • Nahiaz 948 107 632 - 609 372 816

Ordutegia - Verano: NAVARK:

  • Horario habitual: sábados, domingos y festivos, a las 12:00. Posibilidad de otros horarios para grupos, concertando con antelación.
  • Puente de Santiago  del 22 al 25 de julio): días 22 y 23, no hay visita. Días 24 y 25, a las 12:00.
  • Días 5 y 6 de agosto( fiestas patronales), no hay visitas.
  • Puente de agosto( del 12 al 15 de agosto): a las 12:00.
NAHIAZ:
Horario habitual: todos los días a las 10:30; fines de semana, visita nocturna a las 21:00. Concertar con antelación. Consultar otros horarios.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa