Antolatu bidaia

Muskildako Ermita

Elizak eta baselizak

Multimedia

Muskildako Ermita

Eguraldia

Muskildako Ermita
Zaraitzu ibarraren iparraldean, mila metrotik gora eraikia dago Muskildako Ama Birjinaren ermita erromanikoa. Bazter eder horretan, gure begiak saiatuko dira urrunean zutik dauden Pirinioetako gailur izugarriak ikustatzen. Aldi berean, oihan sarriak harritu eta xoratu eginen gaitu bere kolore-paleta biziaren bidez.

Haizeak kulunkatutako isiltasunean, ermitak bere barnean gordea dauka Ama Birjina eta Haurraren tailu gotiko bat. Andre Maria irribarretsu ageri da, bere ohoretan egiten diren herri festak noiz iritsiko zain.

Irailean, isiltasuna hautsiko da; festa hasi eta Otsagabiako dantzariak Muskilda inguruan arituko dira, "bobo" esaten dioten pertsonaiak zuzendurik.

Muskildako Ama Birjinaren ermita erromanikoa Pirinioetako Otsagabia herri bitxi eta ederretik lau kilometrora dago, Zaraitzu ibarrean, Nafarroako ipar-ekialdean. Baseliza XII. mendean eraiki zuten eta Muskilda mendiaren kaskoan dago, 1.025 metrotan. Eraikuntzari soiltasuna dario, bai eta dotorezia ere, eta eskualde horretako arkitekturaren ezaugarriez zipriztindua dago. Kontraste eginez, inguru osoko bazterrak harro eta ikusgarriak dira, aldamenean dagoen Abodi Mendia barne.

Oinez edo errepidez iritsiko gara leku eder horretaraino. Autoz igotzen bazara, hartu Itzaltzura doan errepidea. Herri horretara iritsi baino lehen, jo ezkerretara doan bidetik. Baina ibilaldi lasai eta atseginaz gozatu nahi baduzu, har ezazu Otsagabiako gainaldetik abiatzen den bidea. Elizaren atzean bada harrizko karrika piko bat, eta azkenean, herriko bidexka bat aurkituko duzu. 6 kilometro ditu joan-etorrian. Ezkerretik abiatzen da eta seinaleak zuri-berdeak dira. Beste aukera bat da Erromerien bidea hartzea. Eskuinetik abiatzen da. Pikoagoa da baina laburragoa ere bai.

Tradizioaren arabera, herriko artzain mutil batek, bere abereetako batek gidaturik, Ama Birjinaren irudia aurkitu zuen. Bada, toki hartan berean eraikia dago ermita. Istorioak dio behin batean artzainak zezen bat aurkitu zuela lurrean aztarrika haritz baten ondoan. Hurbiltzean, ohartu zen Ama Birjinaren irudi bat zegoela. Irudia hartu baina mendi erdian utzi behar izan zuen, azienda barreiatu zitzaiolako. Irudiaren bila itzuli zenerako, Ama Birjina desagertua zen. Zezenak berriro ihes egin eta berriz ere irudia haritzaren ondoan aurkitu zuen. Une horretan, oinezko bat agertu eta, artzain gazteak Ama Birjinaren irudia lapurtu zuela susmo harturik, biak Otsagabiara eraman zituen. Biharamunean desagertuak ziren. Azkenean, begi bistakoa baitzen hura, tailua aurkitu zuten lekuan baseliza eraiki zuten, Muskildako Ama Birjinari estalpea emateko. Zaraitzuko zaindaria da.

Tenplua XII. mendekoa da, baina XVII. mendearen erdian zaharberritu zuten. Kanpoaldean duen landa-aireak harrituko zaitu. Dorreak teilatu konikoa du, zurezko teilak eta eskualdeko eraikuntzen estilo tradizionalari jarraiki eraikia dago. Bi ate ditu: nagusia azpimarratu beharra dago bere estilo erromaniko nabarmenagatik.

Barnealdean hiru nabe dituen oin laukizuzena aurkituko duzu eta aldarean erretaula nagusia. Erdigunean Muskildako irudia dago, hots, XV. mendeko tailu gotikoa. Zurezko irudi polikromatua da, urrez apaindua dagoena. 60 zentimetro ditu. Ama Birjinak irribarrea agertzen du itxura alaian. Aldare nagusiaren eta nabearen artean burdinez landutako burdin sare bat dago, XV. mendekoa.

Erromeria Muskildako baselizara

Auzokideek irudiari dioten debozio handia estuki lotua dago herri folkloreari. Horrela, irailaren 8an, Otsagabiako festekin batera, kaskoraino iristen den erromeria egiten da. Udal agintariak, Zaraitzuko jantziak soinean dituztela, santutegirantz abiatzen dira, apezek eta dantza taldeak lagundurik. Egun horietan herrian bazabiltza, ez galdu erromerian parte hartzeko aukera. Izan ere, deigarri gertatuko zaizu dantzen orijinaltasuna, bai eta zortzi dantzariek soinean daramatzaten jantziak ere, den-denak, arlekin moduan jantzitako pertsonaia xelebre eta bitxi batek zuzendurik. Aitzinean doan pertsonaia horri "bobo" esaten diote.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

Desde hace más de 300 años, el 8 de septiembre, este santuario es testigo de los primitivos bailes de los Danzantes de Ochagavia, una de las danzas más emblemáticas y de mayor importancia etnográfica de Navarra.

Kokapena

Ordutegia

Otoño: Septiembre: todos los días, de 11:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00.
Octubre: de lunes a viernes, de 16:00 a 19:00. Sábados y domingos, de 11:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00.
Noviembre: sábados, domingos y festivos, de 11:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00.


Invierno: sábados y domingos, de 11:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00.

PREZIOAK

Oharrak: se acepta la voluntad.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: Ione Villanueva, 948 394 060 / 669 804 262  ionev@hotmail.com

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa