Antolatu bidaia

Orbaibar

Ibarrak

Eguraldia

La Valdorba
Orbaibar Nafarroako erdialdean dago, Iruñetik oso hurbil. Ibar lasaia da, harribitxi erromanikoz zipriztindua, esaterako, Orisoaingo kripta, San Pedro ad Vincula eta Katalaingo Kristoren baselizak edo Iratxetako garaia.

Orbaibarren Europako hegazti harrapari dentsitaterik handiena aurkituko duzu eta, gainera, basurdeak, ibilbide mikologikoak eta aho-sabairako mokadu goxoak, boilurra bezala. Ikuspegi ederrak gustuko badituzu, igo Gerinda mendiko parke eolikoraino eta bisitatu berreraiki duten haize-errota berezia, eta han ere badaude laurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran eraikitako errota handi-handiak. Hauxe da Europako parke eolikorik handiena.

Orbaibar hogei bat herrixkaz eta etxaldez osaturik dago, betiere Barasoain, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzueko udal dermioetan banatuak.

Trantsizioko mikroklimak eta parajeak dira Pirinioaurreko Nafarroaren eta Erdialdeko bazter lehorragoen artean. Hori dela eta, oso ibar interesgarria da paisaiaren aldetik. Izan ere, badira artadiak, hariztiak, pagoak, basa loreak, zizak, labore soroak eta, oroz gain, lasaitasuna da nagusi, eta isiltasuna ere bai. Giro horrek zure gogoa eramanen du landa-mundua gure bizitzetako ardatza zen garaietara. Kalandriak eta saiak ikusiko dituzu; beharbada, basurdeak, azeriak edo azkonarrak eta harrapariak, esaterako, arrano beltza, miruak eta mirotz urdina.

Historiak ere bere aztarna utzi du Orbaibarren: Erdi Aroko ordenek eta ibiltariek Santiagorantz joateko ibilbide nagusiaren bide bat egin zuten. Orbaibarren dago Katalaingo Kristoren baseliza, XII. mendearen erdian eraikia. Ederra da zinez bere ataria.

Orisoainen San Martin eliza dago, eta nabarmentzeko modukoa da aldarearen azpian dagoen kripta erromanikoa. Oso hurbil, Iratxeta herriaren erdi-erdian, ederki iritsi zaigun garai erromanikoa dago, silarriz egindakoa. Harrizko eskailera du barnera igotzeko. Eraikuntza zibil ederrak ere badaude Barasoainen, Oloritzen eta Puiun.

Orbaibarko errepide estuak oso egokiak dira autoz ibilbide atseginak egiteko, herri guztiak lotuak baitaude eta tarteka bideetako gurutzeak ikusiko dituzu: Orisoaingoa, Santsomaingoa edo Benegorrikoa. Gerinda mendiko parke eolikora igotzen bazara -Leozko udal barrutian kokatua-, behatoki ikusgarria da Erdialderantz eta Nafarroako Erriberarantz.

Azken teknologiako 199 aerogeneradoreren ondoan, irina ehotzeko haize-errota berezia dago, errota zaharraren harrien gainean goitik behera berreraikia. Diametroan sei metro pasa da eta ederki funtzionatzen du.

Abenduan, urtero, Nafarroako Boilurraren Feria egiten da. Espainia osoko sukaldariek eta gastronomia adituek parte hartzen dute.

Leozko udal barrutian, Orbaibarko Ehiza Barrutia dago, hots, 6.500 hektarea dira eta azalera erdian ehiza baimendua dago. Erreserba natural handiak ditu eta Espainia osoko barrutirik handiena da ehiza kontrolatuan.

Orbaibartik abiatuta, minutu gutxitan Iruñerrian egonen zara, N-121 errepidearen bidez, A-15 autopistaren ondotik doana. Hegoalderantz oso hurbil ere badaude Erriberri eta Uxue bezalako herriak.Erriberri eta
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Oharrak

Posibilidad de realizar visitas guiadas a través de la asociación de desarrollo de la Valdorba. Consultar la información en la agenda de la Asociación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da