Antolatu bidaia

Andre Mariaren Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Iglesia de Santa María
Andre Mariaren Eliza - erretaula
Iglesia de Santa María - Retablo
Igleisa de Santa María - Retablo

Eguraldia

Iglesia de Santa María
Vianako Andre Mariaren elizak profil sendoa du, kokapen estrategiakoan dago eta herri horren iragan zurrunbilotsuan murgilduko gaitu. Herria Nafarroako Koroak muino baten gainean eraiki zuen Gaztelari aurre egiteko.

Errenazimenduko atari bikaina du, Espainiako errenazimendu garaiko ataririk ikusgarrienetakoa, eta eredu izan zen beste tenplu batzuetarako. Bere oinetan Zesar Borgiaren gorpuzkinak dautza. Gizon hori printzea, gerlaria eta kardinala izan zen, eta merezi du merezi duenez bere bizitza gorabeheratsua zinera eramatea. XV. mendeko Makiavelo pentsalari eta politika-gizon italiarrak Borgia eredutzat jo zuen "Printzea" liburua idazteko, garai hartako pentsamendu politikoa irauli zuen lana idazteko, alegia.

Andre Mariaren eliza eder eta ikusgarri dago zut Vianako kale Nagusian, hau da, Errioxako muga ondoan dagoen 3.500 bizilaguneko hiriaren bihotzean. Muino baten gainean eraiki zuten gaztelarrengandik babesteko eta Donejakue bidearen azken herria da Nafarroan. Tenplua 1250etik 1312ra estilo gotikoari jarraiki altxatu eta XVI. mendetik XVIII.era osatu zuten. Sendotasun handiko eraikina da eta mendixkaren erdian dago estrategikoki kokatua. Horregatik, hiria defendatzeko bastioia izan zen XIX. mendera arte. 1931n monumentu historiko artistikoa izendatua, elizako ataria Espainiako errenazimenduko ataririk handi, dotore eta ikusgarrienetakoa da.

Kanpoaldean, silarrizko hormetan ageri da bere alde gotikoa, bai eta XIV. mendeko atari xumean ere. Bi aingeruk gurtutako Ama Birjina eta Haurra dira atari buru, eta hiru arkibolta ditu.

Dena dela, ataririk ikusgarriena epistolaren aldekoa da, errenazimenduko estiloan egina. XVI. mendean eraikia, harrizko erretaula handi bat balitz bezala egituratua dago, arkitektura eta eskultura ederki uztarturik baitaude. Horma-hobi itxura du, eta eredu izan zen errenazimenduko eta barroko garaiko beste tenplu batzuetarako. Erreparatu bere ikonografiari: Herkulesen lanen pasarteak ikusiko dituzu, Kristoren bizitzako irudiak, Jasokunde-Koroatzea, eseria dagoen Mariaren irudia eta Itun Zaharreko pertsonaiak. Dorrea XVI. mendean altxatu zen. XVII. eta XVIII. mendeetan, berriz, girola erantsi zitzaion. eta, horrez gain, kapitulu-gela, sakristia eta San Juan del Ramoren kapera ere eraiki ziren.

Tenpluko lekurik bisitatuenetakoa dago atari horren oinetan: Zesar Borgiaren hilobia, Alexandro VI.a aita santuaren seme handinahia, alegia. Printzea, gerlaria eta politika-gizona izan zen. 1507an hil zen, Vianatik hurbil, Leringo kondearen soldaduen eskuetan. Hasierako hilobia desagerturik, gorpuzkinak marmolezko lauza baten azpian dautza eta hauxe dago idatzia: "César Borgia. Generalísimo de los Ejércitos de Navarra y Pontificios. Muerto en campos de Viana el XI de marzo de MDVII".

(Zesar Borgia. Nafarroako eta aita santuaren armadetako jeneral buru eta gorena. Vianako zelaietan hila, 1507ko martxoaren 11n).

Andre Mariaren elizaren barnealdeak katedral-izaera du. Zabalera desberdineko hiru nabe ditu, lau tarte, alboko kaperak eta koru altua oinetan. Estilo gotikoa ezin hobe ageri da nabeetako horma eta gangetan, bai eta hiru burualdeetan ere. Tenpluak ere triforio edo galeria bat du, eta horrek aukera emanen dizu elizan alderik alde ibiltzeko trazeria dotoreez osaturiko pasabidean barrena.

XVII. eta XVIII. mendeetako hainbat erretaula kontserbatu dira, nagusia barne. Azken hori Mariari eskainia dago, eta Nafarroako barroko garaiko erretaularik onenetakotzat jotzen da. Kapitulu-gelan estilo hispaniar-flandestarretan eginiko gurutziltzatu eder bat dago. San Juan del Ramoren kaperan, rococo garaiko pintore Luis Paret espainiarraren lan batzuk daude ikusgai. Koruko silarriak eta hainbat bilduma (elizkizunetako arropa, urregintza, erlikia-ontziak eta kantu-liburuak) nabarmenduko ditugu eraikin interesgarri honen ondarearen osagarri.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 12 de octubre: de lunes a sábado, de 10:00 a 13:00 y media hora antes de las misas o con visita concertada. **Misas: de lunes a sábado, a las 20:00. Domingos, a las 11:00 y a las 12:30.
  • A partir del 13 de octubre: apertura media hora antes de las misas o con visita concertada. **Misas: de lunes a viernes, a las 19:00. Sábados, a las 20:00. Domingos, a las 11:00 y a las 12:30.
  • Días 24, 25 y 31 de diciembre, apertura media hora antes de misas.

Invierno: apertura media hora antes de las misas o con visita concertada. **Misas: de lunes a viernes, a las 19:00. Sábados, a las 20:00. Domingos, a las 11:00 y 12:30.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: Oficina de Turismo de Viana, 948 446 302.

Ordutegia - Todo el año: concertar cita con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria VIANA
  • Zonaldea Erdialdea
  • Helbidea Calle Mayor
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948645037 - 948446302
  • Estiloa Gotikoa, Errenazentista
  • Babestutako obra edo lekua Monumento histórico-artístico.
  • Bisita gidatua Bisita gidatua