Antolatu bidaia

Andre Maria Erregina

Elizak eta baselizak

Multimedia

Andre Maria Erregina
Andre Maria Erregina - Ataria

Meteorologia

Andre Maria Erregina
Zangozako Andre Maria erreginaren elizak atari bikaina du. Egiazki "harrizko erretaula" da, Espainiako erromanikoaren lan gorenetakoa. Atari horretan azken judizioa irudikatua dago.

Lerdena da eta proportzio ertainekoa. XII. mendetik XIV.era eraiki zuten, erromanikotik gotikora doan trantsizio aldiari dagokion estiloan. Hiru nabe ditu gurutzadurarekin, dorre oktogonala eta guzti. Barnealdean, bestelako gauza baliosak agertuko zaizkigu, esaterako, erretaula nagusia, estilo platereskoari jarraiki egina. Era berean, balio handikoa da prozesioko kustodia deritzon zilargintzako pieza gotikoa

Aragoi ibaiaren gaineko burdinazko zubia gurutzatu ondoren, ongietorria emanen digu Zangozako Andre Maria erreginak Nafarroako mendebaldeko Erdialdean eta Aragoiko mugatik hurbil dagoen herri honetara.

XII. mendean eraiki zen, karrika Nagusiaren mutur batean, Nafarroako eta Aragoiko errege Alfontso I.a Borrokalariak agindurik. Proportzio ertaineko eliza da, arte erromanikoaren adibide ederra. Mendez mende, bestelako eginkizunak izan ditu, erlijioaz gainera. Esaterako, hiriaren defentsarako erabili izan da, bereziki XIX. mendeko gerra zibiletan.

XX. mendearen lehen erdian zaharberritua, hiru absideko burualde erromanikoa dauka, hirurak XII. mendearen lehen erdikoak. Bitartean, mende horren bukaeran eta ondoko gizaldietan, nabeak, hegoaldeko ataria eta dorre gotiko oktogonala altxatu ziren.

Eraikina bere osoan eder-ederra bada ere, artearen aldetik ataria da atalik baliotsuena. Bi gorputzak arretaz eta lasai aztertuta, bi maisuren eskua antzemanen duzu. Horrela, Leodegarius XII. mende bukaerako frantziar maisua beheko aldeaz arduratu zen eta XIII. mende bukaerako San Juan de la Peñako maisua, aldiz, goiko aldeaz.

Lehenbiziko maisu hori aurreratuagoa zegoen eta atariaren alboetan dauden sei estatua-zutabeak egin zituen, Chartreseko katedraleko atarian inspiraturik. Ezkerrean, Maria Magdalena, Ama Birjina -egilearen "Leodegarius me fecit" marka jarria dago irudiak esku artean duen liburuan- eta Santiago eta Joanen ama Maria ageri dira. Eta eskuinean, San Pedro, San Paulo eta Judas, azken hori urkatua. Kapiteletan Bibliako hainbat pasarte irudikaturik daude.

Bigarrenari -ez horren aurreratua- zor zaizkio arku sail bikoitza eta hamabi apostoluak, Pantokrator buru dela. Irudiak hieratikoak dira, ebakidun tolestura sinpleak dituzte eta begi handiko aurpegi karratuak.

Tinpanoaren erdian eta lehentasunezko tokian, Kristo ikusiko duzu gizon-emakumeak epaitzen ari dela. Han ere Ama Birjina dago. Apostoluak bitartekari agertzen dira, eta San Migel arimak pisatzen ari da Tinpanoa zedarritzen duten arkiboltetan azaltzen dira Erdi Aroko gizartearen estamentuak. Arkibolten bi aldeetara, hainbat gauza zizelkatu zituzten: munstro itxurako animaliak, Itun Zaharreko eta Berriko pasarteak, bekatuen irudiak eta hainbat lanbide. Eskuineko arkuartean deigarri gertatzen dira Europa iparreko Sigurd heroiaren elezahar bitxia kontatzen duten erliebeak: errege Sigmundoren semeak Fafner herensugea hil eta munstroaren odoletan bainatu ondoren, hegaztien hizkuntza ulertu zuen. Ondorioz, menderaezina izan zen.

Eliza barneko bisitan, hiru nabeko eta hiru tarteko tenplua ikusiko duzu. Altxor baliosak daude, esaterako: erretaula nagusia, platereskoa, XVI. mendekoa; San Migelen kapera, XIV.koa; Pietatearen kapera, XVI.koa (hortxe dago Gurutzetik jaistearen taldea), eta XVIII. mendeko margolanak. Zilarrezko prozesio kustodia izeneko pieza Espainiako zaharrenetakoa da, XV. mendekoa zehazki.

Era berean, ikusteko modukoak dira Ama Birjinari eskainitako beiratea, gurutziltzatu barrokoa, San Blasen irudi gotikoa, San Frantzisko Xabierkoaren erretaula neorromanikoa eta, azkenik, Sortzez Garbiaren irudia bere baitan gordetzen duen horma-hobia, burdin sare erromanikoa duena.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Verano:  Visitas guiadas de "Luz y Sonido":

  • Del 27 de junio al 4 de septiembre: de lunes a sábados, de 10:30 a 14:00* y de 16:00 a 18:30*.
  • Del 5 de septiembre al 1 de octubre: de martes a viernes, de 11:00 a 13:30*; sábados, de 11:00 a 13:30* y de 16:00 a 18:30*.
    (*) Cierre taquilla 15 minutos antes.

Otoño: de lunes a sábado, de 11:00 a 13:00.  **Misas: laborables, a las 19:30 (meses impares). Sábados, a las 19:00. Domingos y festivos, a las 10:00 y 13:00. 

  • La iglesia abre media hora antes de las misas.
  • Estos horarios pueden sufrir modificaciones por celebraciones religiosas

Bisita gidatua

Deskripzioa: visitas guiadas o con luz y sonido.

Bisitaren prezioa: 2,30 €.

Enpresa kudeatzailea: Sangüesa Tour (620110581)

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa