

Urbasa Mendia

Urbasa Mendiko iturburua

Urbasa Mendia







Duela milioika urte, Zunbeltz edo Lizarraga izeneko ordoki handiaren erliebea aldatu zen betiko. Hondoratze tektoniko handia gertatu ondoren, Urbasa eta Andia mendi ospetsuen arteko korridore handia ireki zen. Nafarroa atlantikoaren eta mediterraneoaren artean, parke natural zabala eratzen dute biek, Foru Komunitateko mendebaldean.
Larreak eta pagadi usuak tarteka ageri dira natura-gune babestu horretako paisaia eder-ederrean. Hegoaldeko ertzak goitik behera erortzen dira bat-batean Ameskoa gainean. Toki horretan, naturak behatoki ikusgarria sortu du Urederraren iturburuko zirkuaren gainean.
Informazio zentroetan natur parkeari buruzko informazioa bildu ahalko duzu: aisia eremuak, informazio guneak, bertako flora eta fauna, eta baso eta haitz ederren barnean bideratuko zaituzten zidor seinaleztatuak. Ehiztari, artzain, egurgile eta ikazkinek mendeetan izan duten bizimoduaren oihartzunek zipriztintzen dituzte paisaiak. Urbasako eremu megalitikoan ez dago batere seinalerik, beraz, zail samarra da han barna ibiltzea.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak