Antolatu bidaia

Kodesko Ama Birjinaren Santutegia

Elizak eta baselizak

Multimedia

Eguraldia


Inguru latz, gaitz eta malkartsuan aterpeturik dago Kodesko Ama Birjinaren santutegia. Multzoak itxura monumentala du, egitura harmoniatsua, eta bere iragan historikoan murgiltzen gaitu. Frantses armadak Independentziako Gerran arpilatua, Napoleonen soldaduek kuartel gisa erabili zuten, bai eta Espoz y Minak ere. Azken gizon hori nafar gerrillaririk ospetsuena izan zen. Gaur egun, mendiaren oinetan, ostatu eskaintzen zaio bisitariari, arranoen hegaldi pausatuak marraztutako paisaia oparitzeaz gainera.

Kodesko Ama Birjinaren santutegia Kodes mendiaren babesean dago, Arabako mugan. Nafarroak mendebaldeko mugan duen azken mendigunea da. Torralba del Río udalerriaren barnean dago, baina monumentu-multzoa hirigunetik kanpo dago, mendi magalean. Herritik atera, eskuineko errepidea hartu eta Yoar mendia (1.421 metro) buru duen inguru malkartsura iritsiko gara, erkametzaz, astigarrez, ezpelez eta ipuruz zipriztindua, beste landare espezie batzuen artean. Tradizioaren arabera, hasierako ermita mendiaren oinetan eraiki zuten, zehazki Ama Birjina eta Haurraren irudia 1350ean aurkitu zuten kobazuloaren ondoan.

Espoz y Minak XVI. mendetik XVIII. mendera eraiki zuten aurreko eraikinaren gainean. Ez da deus ere geratu hasierako baseliza hartatik. Bere itxura monumentalak egitura soileko multzo harmoniatsua eskaintzen digu, eta hauek dira bere osagaiak: eliza, dorre barroko ikusgarria, hiru arku-sailez osaturiko atari soila, Lepe jauregia eta ostatua.

Arteari begira, dorrea eta atari atxikia dira atalik interesgarrienak. Nahiz-eta XVIII. mendean eraiki ziren, soiltasun nabarmen horrek gogora ekartzen dizkigu XVII. mendeko arkitektura eta dekorazio ereduak. Atariaren ondoan, Ama Birjinaren iturria dago harrizko horma-hobi handi batean. Hantxe nitxo bat ere badago, Kodesko Ama Birjinaren irudia gordetzeko.

XVI. mendeko elizaren barnean, begiratu erretaula nagusia ixten duen burdin sare barrokoa. Kodesko Ama Birjina eta Haurraren XIV. mendeko irudi gotikoa da erretaula buru. 1651koa da, balaustrez apaindua dago, bai eta gurutzean azkendutako gurpil handi batez ere. Elizkizunak egiteko eremua eta fededunei eskainitako elizaren gainerako aldeak bereizten ditu. Alboko erretaulek are ikusgarritasun handiagoa ematen diote kapera nagusiari. San Pedrori eta San Antoni eskainiak daude, eta estilo manierista ekartzen dute gogora.

Kodesko multzoaren osagarri, badira beste atal batzuk, esaterako: 1614an eraikitako ostatua, non ostatua eta janari zerbitzua eskaintzen diren; Kalagorriko apezpiku Pedro de Leperen jauregia, 1692an altxatua, baina eraikinean lan batzuk egin ziren 1713an.

Santutegia erromesaldi ugariren jomuga da. Ospetsuenak Mendekoste igandean egiten dira, hau da, Aste Santutik 50 egunera, maiatza eta ekaina artean; irailaren 8koak ere famatuak dira.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño: Horario habitual: de lunes a domingo, de 10:00 a 19:30 aproximadamente. ** Misas: domingos y festivos, a las 13:15. Entre semana se recomienda consultar los horarios (948 378 914).

Invierno: Horario habitual: de lunes a domingo, de 10:00 a 19:30 (aproximadamente). **Misas: domingos y festivos, a las 13:15. Entre semana se recomienda consultar los horarios en el 948 378 914.

PREZIOAK

Oharrak: se acepta la voluntad.

Bisita gidatua

Deskripzioa: visita guiada al Santuario de Codés.

Bisitaren prezioa: consultar con el Hermano Julián Inchusta, 636 553 263.

Enpresa kudeatzailea: consultar con el Hermano Julián Inchusta, 636 553 263.

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da