Antolatu bidaia

Santiago Nagusiaren Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Santiago Nagusiaren Eliza
Visita guiada Iglesia de Santiago el Mayor

Eguraldia

Santiago Nagusiaren Eliza
Urrutitik Santiago Elizaren kanpandorre handia nabarmentzen da. Itsasargia bezain lerdena, erromesak Gareseraino gidatzen ditu. Donejakue bideak Nafarroan egiten duen ibilbidearen herririk interesgarrienetakoa da Gares.

Karrika Nagusian kokatua, bisitariak eragin moriskoa duen atari handi ikusgarria ikusiko du. Erdi Aroko artisau haiek maisutasunez landu zituzten Bibliako kontakizunak irudimenez irudikatzera gonbidatu egiten gaituzte denboraren joanak higatutako eskulturek.

Barnealdean, bi eskultura gotiko daude -Santiago apostolua eta San Bartolome, biak aurrez aurre-. Bada, erretaula nagusia begien aurrean duten bisitari jakin-nahiak arakatzen dituzte bi-biek lasaitasun iraunkor hartatik.

Santiago Nagusiaren eliza XII. mendean eraiki zuten eta XVI. mendean berreraiki. Zut eraikia dago zerurantz, harrizko gezi ausart eta handia bailitzan. Garesko eraikin guztiak baino altuagoa da. Herria Nafarroako Erdialdean dago. Eliza karrika Nagusiaren erdigunean dago eta Donejakue bideak karrika hori zeharkatzen du.

Erdi Aroko artisau haiek maisutasunez hartatik zerbait iritsi zaigu, esaterako, kanpoaldeko horma batzuk eta bi atari, horietako bat tenpluaren oinetan eta bestea Epistolaren aldean. Lehenbizikoa zehar kalexka batean dago eta XII. mendearen bukaerakoa da. Erdi-puntuko arku txaranbeldua du, baita arkiboltak ere, eta zutabeak landa motiboen bidez daude apainduak.

Bigarren ataria askoz ere ikusgarriagoa da. XIII. mendearen hasieran eraikia, bere bost arkiboltak nabarmendu behar dira, bai eta eragin moriskoa duen barnealdeko arku lobulatua ere. Denboraren joanak nabarmen higatu ditu arkiboltetan dauden eskulturak.

Ongi ohartzen bazara, aise konturatuko zara zein den eraikinaren alderik zaharrena harriaren koloreari erreparatuta. Izan ere, lehenbiziko tenpluaren osagai erromaniko grisak ederki bereizten dira errenazimendu garaiko silarrietatik, azken horiek hobe kontserbatu baitira.

XVI. mendearen erdian eraikina bere osoan berritzeari heldu zioten eta, eliza zaharraren gainean, gurutze latinoko beste bat eraiki zuten. Nabeak bi tarte zituen, gurutzadura, transeptua, burualde poligonala eta naberantz irekita dauden lau kapera txiki. Izar itxurako gurutze-gangen bidez estalia dago.

Kanpandorre oktogonala du, gehienetan zikoinek zaindua, eta eliz atarian zutabez osaturiko burdin hesia, pitxerren bidez bururatuak. Bi elementuak XVI. mendetik XVIII. mendera eraiki zituzten, Ventura Rodriguezen proiektu baten arabera. Gizon hori bere garaiko arkitektorik hoberenetakoa izan zen.

Elizaren barnealdea oso zabala da eta gureganaino hainbat pintura, eskultura eta erretaula iritsi dira. Santiagori eskainitako erretaula nagusia nabarmenduko dugu, XVIII. mendekoa. Elizako hormei atxikiak eta bata bestearen aurrean, tenpluak garrantzi handiko bi eskultura gotiko ditu, biak XVI. mendekoak: San Bartolomeren harrizko irudi polikromatua, handi-handia, ia tamaina naturalekoa, eta Santiago Apostoluaren zurezko irudi bikaina, hori ere polikromatua. Herrian Santiago beltza esaten diote, aurpegia iluna duelako. Irudi horrek apostolu erromesa irudikatzen du, eta bere tamainagatik nabarmentzen da, bai eta bere begi eta bizarren tratamenduagatik ere.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: De lunes a sábado, de 10:30 a 20:00. Domingos y festivos, de 9:30 a 19:00. **Misas: de lunes a sábado, a las 10:00 y a las 19:30. Domingos y festivos, a las 12:00 a 19:30.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: contactar con la Oficina de Turismo, 948 341 301.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PUENTE LA REINA
  • Zonaldea Erdialdea
  • Helbidea Calle Mayor
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948340132
  • Estiloa Erromanikoa
  • Bisita gidatua Bisita gidatua