Antolatu bidaia

Hilobi Santuaren Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Hilobi Santuaren Eliza
Hilobi Santuaren Eliza

Eguraldia

Hilobi Santuaren Eliza
Nafarroatik atera baino lehentxeago, Donejakue bideak XII. mendeko erromanikoaren ale eder hau eskaintzen digu, bere baitan bildua dagoen txoko bikaina, alegia. Hileta kapera izan zen, eta Donejakue bidearen argia ere bai.

Zenbait historialariren arabera, Tenpleko zaldunak izan omen ziren Torres del Rioko Hilobi Santuaren egileak. Hori ezin izan da egiaztatu, baina halako aire misteriotsua eransten dio obra horri. Jerusalemgo Hilobi Santuaren tenpluaren antzera eraikia izan zen, baina islamdarren ezagutzak kristauen eraikuntza moldera egokituta.

Oin oktogonala du, eta Erdi Aroko ale bakana da. Izan ere, erromanikoaren horizontaltasuna eta astuntasunaren aurrean, Hilobi Santuaren elizan gauza orok du bertikaltasunera bideratzen. Barnean, nerbio gurutzatuez osaturiko ganga ikusgarriak arte hispaniar-musulmana ekarriko dizu gogora.

Hilobi Santuaren eliza Torres del Rioko hirigunean txertatua dago. Nafarroako Erdialdean kokaturiko herri txikia da, betiere Donejakue bidearen arrimuan. Zehazki, mendixka baten gainaren eta sakonune sakonaren artean dago, Errioxako lurretatik hurbil. Bisitariak erromanikoaren harribitxia aurkituko du begien aurrean, 1170 inguruan eraikia, Jerusalemgo basilikaren erreplika bezala, baina forma zirkularraren ordez oin poligonala jarri zen.

Bere hasieratik Donejakue bideari lotua, erromesentzako argia izan zen Eunateko Andre Mariaren eliza bezala. Eraikinaren goialdeko linternan piztua zegoen argiak gidatzen zituen erromesak. Inguruko lursaila, gainera, ibiltarien kanposantua izan zen.

Oin oktogonala du, eta ezin hobeki konpentsatua dago akabera. Eraikin soila da, harmoniatsua eta hiru gorputz bereiziko dituzu argi eta garbi: lehenbizikoa, itsua; bigarrena, bi leiho txikik argitua; eta goikoa, puntu-erdiko leihoen bidez irekia barneko kupula bikaina argitzeko. Alde banatan, eraikinak absidea eta dorre zilindriko bat mantendu ditu eta, zortzi isurialdeko teilatuaren gainean, zortzi alde ere badituen linterna bat eraikia dago, tenpluaren gorputza bera miniaturan irudikatzen duena.

Eraikinean sartu nahi izanez gero, hegoaldeko atetik sartuko gara. Bere tinpanoan patriarka-gurutze bat dago, hau da, Jerusalemgo Hilobi Santuaren ordena militar sakratuaren intsignia.

Barnealdean, begiak gorantz joanen zaizkigu, kalifa-eragineko nerbio lodiz osaturiko kupula bikainerantz, hain zuzen ere. Kupula multzoaren burua da eta zortzi puntako izarraren itxura du, saretatik iragazten den argi apal batez argitua. Meskita batzuen antzeko eredu islamdarrak ekarriko dizkizute gogora nerbioek. Horrek aukera ematen digu tenpluaren egileak nor izan ote ziren pentsatzeko. Beharbada, artisau mudejarrak, Guadalquivir ibaiaren bazterretatik Torres del Riora iritsitakoak.

Eta absidean, tenpluaren zaindari, XIII. mendeko Kristo bat ageri da. Hilobiko Zaldunen Kristo Santua ere deitzen zaio. Han ere zutabe finak ikusiko dituzu, eta munstroak eta zentauroak irudikatzen dituzten eragin moriskoko kapitelak ere bai.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: de lunes a  domingo, de 9:00 a 13:00 y de 16:30 a 19:00 (contactar con Ofelia, 666 988 255 y/o Mari Carmen, 626 325 691).

PREZIOAK

Precio entrada: 1,00 €

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da