Antolatu bidaia

Ruako San Pedro Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Ruako San Pedro Eliza - Klaustro
icono pie de fotoRuako San Pedro Eliza - Klaustro
Iglesia de San Pedro de la Rúa - Pinturas murales
icono pie de fotoIglesia de San Pedro de la Rúa - Pinturas murales
Iglesia de San Pedro de la Rúa - Capiteles
icono pie de fotoIglesia de San Pedro de la Rúa - Capiteles
Iglesia de San Pedro de la Rúa - Claustro
icono pie de fotoIglesia de San Pedro de la Rúa - Claustro
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Ruako San Pedro Eliza - Klaustro
Donejakue bidearen ertzean jaioa, Erdi Aroko Lizarra izan zenaren erdigunean, hantxe dago Ruako San Pedro eliza, XII. mendeko klaustroa duena. Adituen esanetan, klaustro hori Nafarroako erromanikoaren eskultura-multzorik aberatsenetakoa da.

Nafarroako errege-erreginen jauregiaren aurrean eta, hiria menderatzen duen gain batean zut, tenplu honek ere badu XIII. mendeko atari ederra, oparo apaindua, arabiarren eragina jaso duten arku lobulatuak eta guzti. Kanpoan ere dorre ikusgarri bat dago eta, barnealdean, badaude koruko aulkiteria erromanikoak eta hainbat eskultura erromaniko eta gotiko interesgarri ere bai.

Muino zorrotz baten hegalean kokatua dago eta han ere Lizarrako lehenbiziko gaztelu egon zen. Bada, kokapen horrexek eragin zuen tenpluaren oin irregularra. Erdi Aroan, erromesen kanposantu bezala erabili zen. Horrela, hementxe ehortzi zuten XIII. mendean San Andreseko Patras apezpiku greziarra. Bere erlikia eliza honetan gurtzen da.

Klaustroa 1170 ingurukoa da eta, egia esan, multzo osoko atalik ederrenetakoa da. Soilik ipar eta mendebaldeko galeriak kontserbatu dira. Izan ere, beste biak desagertu ziren Zalatambor gazteluaren leherketarekin batera, errege Felipe II.ak 1572an agindutakoa. Oin karratua du, estiloz erromaniko berantiarra eta dekoratiboa. Donejakue bideko ikonografiarekin batera, bestelako landare nahiz animalia gaiak ageri dira. Erdi-puntuko arku xumeak ditu, bederatzina alde bakoitzeko, zutabe-bikoteetan bermatuak. Horrela, iparraldeko kapiteletan santuen eta Kristoren bizitzako irudiak ageri dira. Mendebaldeko horma-artean dauden kapiteletan, ordea, landare gaiak zizelkatu zituzten eta, era berean, izaki fantastikoak, harpiak eta arrano aldaera batzuk, esaterako. Eta ez galdu azken horma-arte horretako gauza aparteko bat ikusteko aukera, Burgo de Osman eta Silosko Santo Domingon ere dagoena: elkarri lotutako lau zutabe dira, apainketa kiribildua dutenak. Erdiko arkuak zutabe horietan bermatuak daude.

Eliza honetako beste atal baliotsua bere atari erromanikoa da, XII. mendearen bukaeran egindakoa. Arabiarren eraginpeko arku lobulatuak ditu eta oparo dago apaindua. Antzekotasun batzuk ditu Garesko Donejakue eta Ziraukiko San Roman elizen atariekin.

Oin laukizuzeneko dorre ikusgarri eta sendoa du, nabearen oinetan kokatua. Dorre horrek itxura militarra ematen dio multzoari, gezileihoek nabarmendua. Dorre honetan ederki islaturik gelditu dira garai bakoitzeko eraikuntzak. Horrela, adreiluzko azken tartea XVII. mendekoa da.

Eliza barnean, San Andresen kapera dago (1596), igeltsulan barrokoen bidez apainduta dagoen 1699ko kupula batek estalia. Ebanjelioaren nabeko XVII. mendeko erretaula barrokoan badago XIII. mendeko gurutze bat. Tradizioaren arabera, kristauen etsaia zen judutar batek Ega ibaira bota omen zuen gurutze hori. Mirariz, irudi hori errekan gora joan zen Hilobi Santuaren elizaraino iritsi arte. Hantxe bildu zuten.

Eliza barnean badira ikusiko dituzun beste artelan eder batzuk. Belengo Ama Birjina erromanikoa, XIV. mendeko gurutze gotiko bat, 1687ko San Pedroren tailu bat eta XIII. mendeko bataiarri bat, zeinaren oinetan Bizitzaren Zuhaitza irudikatua baitago.

Bisitaren ondotik, gelditu tenpluraino igotzen den harmailadian, eta gozatu errege-erreginen jauregi erromanikorantz dagoen ikuspegi ederra. Gaur egun, Gustavo de Maeztu museoaren egoitza da. Francisco Pons Sorrollak diseinatutako eskailera da, 1966an eraikia, jauregi ondoko San Martin plaza urbanizatzen zen bitartean.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • A partir del 5 de noviembre: de lunes a viernes, de 10:30 a 13:00. Sábados, de 10:30 a 13:00 y de 18:00 a 19:00. Domingos y festivos, de 10:00 a 12:30.
  • del 22 al 30 de noviembre: de lunes a viernes, de 17:00 a 18:00.
  • Puente de diciembre (del 1 al 9): día 1, de 10:30 a 13:00 y de 18:00 a 19:00. Días 2, 3, 6, 8 y 9, de 10:00 a 12:30. Días 4, 5 y 7, de 10:30 a 13:00.
**Misas: sábados, a las 19:00. Domingos y festivos, a las 12:30. **Estos horarios pueden sufrir modificaciones por actos religiosos.

Invierno:

  • Horario habitual: de lunes a viernes, de 10:30 a 13:00.  Sábados, de 10:30 a 13:00 y de 18:00 a 19:00. Domingos y festivos, de 10:00 a 12:30.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): de 10:30 a 13:00.
**Misas:sábados, a las 19:00. Domingos y festivos, a las 12:30. **Estos horarios pueden sufrir modificaciones por actos religiosos.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Deskripzioa: explicación de la portada, iglesia y claustro.

Bisitaren prezioa:

  • Navark: 5€/pax. Consultar precios para grupos.
  • Nahiaz: 5€/pax. Consultar precios para grupos.

Enpresa kudeatzailea:

  • Navark 948 553 954 - 948 555 022
  • Nahiaz 609 372 816 - 948 107 632

Ordutegia - Otoño:
** NAVARK:

  • Concertar visita para grupos con 24 horas de antelación.
  • Puente de diciembre (del 1 al 9 de diciembre): días 6, 7, 8 y 9, a las 12:00. Punto de inicio: hostería de Curtidores (c/la Rúa).

** NAHIAZ:

  • Concertar visita con antelación. Disponibilidad de horarios.

Ordutegia - Invierno:
** NAVARK:

  • Visita guiada para grupos, concertando con 24 horas de antelación.
** NAHIAZ:
  • Concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da