Antolatu bidaia

San Pedro Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

San Pedro Eliza - Santiago
San Pedro Eliza

Eguraldia

San Pedro Eliza - Santiago
Gezi airoso batez koroatutako dorre gotiko lerdenak salatzen digu zein den Erriberriko San Pedro apostoluaren eliza, herriko errege jauregiaren ondoan eraikia. Dorreari "Torre Aguja" esaten diote. XII. mendean hasi ziren tenplu eder hori eraikitzen eta egokitasunez uztartuak ditu estilo erromanikoa, gotikoa eta barrokoa. Hiriko elizarik zaharrena da eta hainbat altxor artistiko ditu, esaterako: XIII. mendeko klaustro erromanikoa, Santiagoren tailu gotiko bat, erretaula nagusi interesgarria eta, azkenik, hilobi gotiko bat. Hilobia alabastro polikromatuzko erliebea da, eta Hirutasuna ageri da hiru pertsonekin batera.

San Pedro eliza Erriberriko El Fosal plazako eraikin nagusia da. Herria Nafarroako Erdialdean dago, eta Foru Komunitateko monumentu multzorik nabarmenetakoa da. Tenplua erromanikoan eraikitzen hasi eta barrokoan handitu zuten. Hiriko zaharrena da. Multzoan hiru gauza nabarmendu behar dira: ataria, klaustroa eta bere dorre gotiko lerdena.

Bere atari erromanikoa dotorea eta soila da. Erdi-puntuko arkua du sei arkibolta leunetan txaranbeldua. Arkiboltak jori apainduak daude xake-itxurakoekin eta landare motiboekin. Nabarmentzekoak dira San Jorge eta Herensugearen arteko borroka irudikatua duten kapitelak, eta zentauro bat harpia baten aurka egiten ari den borroka ere bai. Tinpanoa eta ateburua gotikoan erantsi zitzaizkion; tinpanoan San Pedro, San Andres eta Santiago ageri dira. Ateburuan, berriz, San Pedroren bizitzako irudiak daude irudikaturik. Fatxadan, azkenik, arrosa leiho ederra eta frisoa daude, azken hori orbelaz eta irudi mitologikoz apaindua.

Deigarri gertatzen da altueran 52 metro dituen dorre gotiko bitxia; bere gainean zortzi aldeko orratza dago, XIV. mendekoa. Eredu interesgarria da bere generoan, ahalegin arkitektoniko handia dariolako eta ertzek duten kurbatura bitxiagatik. XIII. mendeko horma-irudi gotikoez apainduta egon zen kanpandorrea, baina Iruñean dagoen Nafarroako Museoraino joan beharko duzu pintura lan horiek ikustera. Han daude segurtasun eta kontserbazio arloko arrazoiak direla medio.

Eraikinari atxikia, iparraldean, XIII. mendearen erdiko klaustro bakartua dago, oin laukizuzena duena. Erdi-puntuko arkuez osatua, arku horiek zutabe bikoitzetan bermatuak daude. Bere kapiteletan argi eta garbi bereizten dira landare formak, giza aurpegiak eta Genesiaren irudiak, Adan eta Eba protagonista direla.

Tenpluaren barnealdeak oin laukizuzena du. Erdiko nabea eta alboko biak gurutze gangez estaliak daude eta gurutzadura, berriz, laranja erdiko kupula batez. Kupula hori maskorren gainean dago. Gurutze formako zutabe gotiko ikusgarriek are monumentaltasun handiagoa ematen diote elizari.

Erretaula nagusia barrokoa da eta San Pedrori eskainia dago. Nafarroako San Fermin eta San Frantzisko Xabierkoa zaindarien mihise gaineko margolanak ageri dira, Vicente Berdusanek egindakoak. Virgen del Campanal izeneko Ama Birjinaren kapera eraikuntza protogotikoa da eta XIII. mende bukaeran egindako horma-irudien bidez apaindua zegoen. Gaur egun, Nafarroako Museoan daude ikusgai eta garai hartako nafar horma-irudien lanik garrantzitsuenetakoak dira.

Elizan ere Erriberriko Enequo Pinel notarioaren hilobia dago, 1432an eraikiarazi zuena. Bere berezitasun nagusia da Hirutasuna hiru lagunekin batera irudikatua dagoela. Jean Lome de Tournayk egin zuen, hots, errege Karlos III.a Prestuaren eskultore kutunak. Nafarroako eskultorerik garrantzitsuena izan zen XV. mendean. Bere lan nagusien artean Karlos III.aren eta bere emazte Leonorren hilobia nabarmentzen da, Iruñeko katedralean dagoena.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso 30 minutos antes de las misas:

  • Misas del 17 de abril al 12 de septiembre: de lunes a sábado, a las 19:00. Domingos y festivos religiosos, a las 10:00 y 12:30.
  • Misas del 13 de septiembre al Domingo de Resurrección: domingos y festivos religiosos, a las 10:00 y 12:30.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria OLITE
  • Zonaldea Erdialdea
  • Helbidea Calle El Fosal 2
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948740056
  • Estiloa Erromanikoa, Gotikoa, Barrokoa