Antolatu bidaia

Andre Mariaren Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Andre Mariaren Eliza
Andre Mariaren Eliza

Eguraldia

Andre Mariaren Eliza
Eraikin berean arte-estilo desberdinak ikusteko ideia erakargarria gertatzen bazaizu, ez galdu Los Arcosko Andre Mariaren eliza bisitatzeko aukera, Nafarroako garrantzitsuenetarikoa. Los Arcos Lizarra eta Viana artean, erdibidean, dagoen herria da, Donejakue bidean. Bada, herri honek badu oparo apaindutako eraikin monumental hori izateko ohorea, XII. mendetik XVIII.era eraikia eta zaharberritua. Hortaz, aukera emanen dizu hainbat estilo gozatzeko: erromaniko berantiarra, protogotikoa, errenazimendukoa eta barrokoa.

Barnealdean XVII. mendeko erretaula handi, bikain eta ikusgarria dago eta Andre Mariaren irudi gotiko bat da erretaula buru. Baina, bestelako erretaulak ere badira, batzuk rococoak eta besteak barrokoak, bai eta erlikiak gordetzen dituzten aldareak ere, edo aulkiteria manieristak koruan, kajoitegi interesgarria sakristian, Nafarroako organorik ikusgarrienetakoa eta XVI. mendeko klaustro ederra.Lizarra eta

Andre Mariaren eliza izen bereko plazan dago eraikia, hau da, Odron errekatik hurbil dagoen 1.300 bizilaguneko herriaren erdigune historikoan. Hein batean, Donejakue bideari zor zaio elizaren eraikuntza, XII. mendearen bukaeran hasi baitzen altxatzen, erromesen etorrera handiarekin bat.

XVI. mendeko atari platereskoa Nafarroako errenazimenduaren adibiderik hoberenetakoa da. Han kerubinen buruak ageri dira eta, era berean, eserita dagoen Ama Birjina eta Haurraren irudia, aingeruek koroatua, eta San Pedroren eta San Pauloren eskulturak ere bai. Herrian, apirilaren 23an edo abuztuaren 16an bazabiltza, eta zerua garbi badago, ikusiko duzu nola arratsalde apalean eguzkiak argitzen duen Ama Birjinaren irudiaren aurpegia. Atariaren aurrean, XVIII. mendeko ate bat dago, estilo klasikoan egina, erdi-puntuko zazpi arkuk eraturiko galeria batez osatua eta erpindun-gangaz estalia.

Tenpluak gurutze latinoko oina du eta nabe bakarra. Barnealdeak harrituko gaitu oparo eta jori apaindua dagoelako. Apainketa errenazentista eta barrokoa da, igeltsulan, pintura eta erretauletan ageri dena. Eta, are gehiago, Erdi Aroko egiturak ere estaltzen ditu.

Erretaula nagusia nabarmendu behar da, handia eta ikusgarria baita. Lan barroko horrek hiru erlijio ziklo zizelkatuak ditu: elizaren figurazioa, Kristoren pasioa eta Mariari eskainitakoa. Haurrarekin dagoen Ama Birjinaren irudia da erretaula buru, XIV. mendekoa. Hasieran, beltza zen, baina 1947ko zaharberritze lanaren ondoren, kolore hori desagertu zen.

Apainketa barrokoa da hainbat kaperaren ezaugarria. Kapera horiek eskainiak daude San Joan Bataiatzaileari, Arrosarioko Ama Birjinari, San Frantzisko Xabierkoari, San Gregorio Ostiakoari eta Arimei. Aldiz, Ama Birjinaren Ikustaldiari eskainitako erretaula XV. mendeko aldare gotiko berantiarra da eta apainketa gai hauek agertzen ditu: profeten irudiak, erregeen gurtza eta Jesusen jaiotza.

Altxor gehiago baditu: koruko aulkiteria, XVI. mendean estilo manieristari jarraiki egina, eta parrokiako organo ederra (1760), ziurrenera Nafarroako ikusgarriena. Urre koloretan eta urdinetan apaindua dago, bi koloreak ongi konbinaturik, hiru hodi-altuera ditu, -horietako batzuk zurezkoak dira eta margotuak daude- eta kanpoaldean tronpeteria dauka. Erreparatu kutxa apaintzen duten aingeru musikarien bederatzi neurriei, bai eta giza aurpegiaren keinuak imitatzen dituzten kontrakoen ahoen maskaroiei ere.

Andre Mariaren elizako bisita ez da osoa izanen, ez baldin bazara klaustro gotiko berantiarrera sartzen (XVI). Proportzio zainduak ditu, eta animalien eta landareen bidez dago apaindua.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 31 de octubre: de lunes a domingo, de 12:00 a 14:00 y de 17:00 a 19:30. **Misas: de lunes a sábado, a las 20:00. Domingos y festivos, a las 13:00.
  • A partir del 1 de noviembre: abierta media hora antes de las misas. **Misas: de lunes a sábado, a las 19:30. Domingos y festivos, a las 13:00.
  • *Estos horarios pueden sufrir modificaciones por actos religiosos.

Invierno: apertura media hora antes de las misas.**Misas: de lunes a sábado, a las 19:00. Domingos y festivos, a las 13:00. *Estos horarios pueden sufrir modificaciones por actos religiosos.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Deskripzioa: contactar con José Manuel Gurutxarri.

Bisitaren prezioa: se acepta la voluntad.

Enpresa kudeatzailea: José Manuel Gurutxarri 649 909 514

Ordutegia - Todo el año: sábados, a las 12:00. Resto de horarios, concertar con antelación. Punto de encuentro: iglesia de Santa María.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa