Antolatu bidaia

Garesko Zubi Erromanikoa

Camino de Santiago
Injinerutza lanak

Multimedia

Garesko Zubi Erromanikoa

Eguraldia

Garesko Zubi Erromanikoa
Garesko zubi erromanikoa Nafarroako Donejakue bidearen arkitektura zibileko adibiderik nabarmenetakoa da. Zubi horretan elkartzen baitira Orreagatik datorren bidea eta Somport aldetik heldu dena (tolosarra izenekoa).

Erromesen topalekua da eta, mendeen joan etorrian, milaka istorio eta elezahar ehundu dituzte. Ehunka urte dituen zubiko arku ikusgarrien azpitik doaz Arga ibaiaren urak eta kontakizunik harrigarrienak xuxurlatzen dizkiete bidaiariei, uraren murmurioak liluraturik dauden bidaiariei, alegia. Aski da erne egotearekin. Horrela, adi egon eta "txori" esaten dioten elezaharra entzuteko aukera izanen duzu.

Garesko zubi erromanikoak gaztelaniazko izena eman dio herri honi. Nafarroako Erdialdean dago eta Izarbeibarko herri nagusia da.

Zubia XI. mendean eraiki zuten Arga ibaiaren gainean, irudi duenez erregina batek proposaturik. Maior Gaztelakoa izan zitekeen, Antso Nagusiaren emaztea, edo Estefania, hau da, Gartzia Naiarakoaren emaztea. Eraikuntzaren xedea: Donejakue bideko erromesei ibaia zeharkatzen laguntzea herritik ateratzeko, behin Karrika Nagusia zeharkatutakoan.

Donejakue bideko erromaniko zibilaren adibiderik bikainenetakoa da. Bi ezaugarri nagusi ditu: dotorezia eta soiltasuna. Erdi-puntuko zazpi arku ditu, ekialdeko muturrean dagoen huraxe lurpean, eta 110 metro luze da. Arkuen artean, haizebide moduko arkutxo batzuk irekita daude, egitura arintzeko. Aukera ematen dute urak aurrera jo dezan, erreka hazten denean. Defentsarako 3 dorre izan zituen, bi mutur banatan eta bestea erdian. Erdiko horretan errenazimendu garaiko Puyko Ama Birjinaren irudia zegoen. Txoriaren Ama Birjina ere deitzen zaio.

Badago Ama Birjina horri lotutako elezaharra. Horren arabera, txori bat joaten omen zitzaion bisitan. Txori horrek Ama Birjina zaindu eta garbitzen zuen. Horrela, hegalekin armiarma-sareak kentzen zizkion eta mokoarekin aurpegia garbitu Argako ura erabilita. Diotenez, txoria agertzen zen egunean, ezkilak jo eta erlijio ospakizunak egiten ziren.

Zubiraino iristen bazara, han ez duzu Ama Birjinaren irudirik aurkituko, 1843an errekatik hurbil dagoen San Pedro elizara eraman baitzuten.
Merezi du eliza hori ikustea -erretaula nabarmenak ditu-, bai eta Santiago Nagusiaren elizaraino hurbiltzea ere. Ederra da zinez azken eliza horrek duen eragin mozarabiarreko atari erromanikoa. Barnean, Santiago apostoluaren irudi gotiko baliotsua dago.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

Este puente es considerado el puente románico más bello de la ruta jacobea.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da