Antolatu bidaia

Erriberriko Jauregia

Gazteluak/Jauregiak

Meteorologia

Erriberriko Jauregia
Erriberriko errege-erreginen jauregia Erdi Aroko gaztelurik luxuzkoenetakoa izan zen Europan. Nafarroako errege-erreginek hantxe izan zuten beren gortea harik eta erresuma Gaztelarekin batu zen arte (1512). Luxuaren erakusgarri, hauxe idatzi zuen XV. mendeko alemaniar bidaiari batek bere egunkarian: "Ziur naiz ez dagoela jauregi eta gaztelu ederragorik duen erregerik, ezta urre koloreko horrenbeste gelarik duenik ere".
Agiria Londresko British Museum museoan dago gordeta.

Begien aurrean jauregiko irudi ikusgarria eta dorre lerdenen dotorezia ditugula, ez da batere zaila irudimenez Erdi Arora joan eta gorte-bizitza irudikatzea hau bezalako jauregian: oparo eta jori zegoen apaindua, lorategi exotikoz ederki hornitua eta zoologiko bat ere bazuen. Gainera, jauregian justak, torneoak eta pilota jokoak egiten ziren, bai eta zezenketak ere. Erriberri gortearen egoitza ere izan zen Karlos III.a Prestuaren garaian, eta herriak iragan hura gogora ekartzen du Erdi Aroko festen bidez.

Horra Erriberriko errege-erreginen jauregia, hiriak Erdi Aroan izan zuen gorte-distiraren erakusgarri. Erriberri historiari lotua dagoen herria da, Nafarroako Erdialdean kokatua, Iruñetik 42 kilometro hegoaldera. 1925ean monumentu nazionala izendatua, Erdi Aroko hirigunearen herena hartzen du jauregiak eta, adituen ustez, Europako gotiko zibilaren multzorik interesgarrienetakoa da.

Erromatarren gotorleku zahar baten arrastoen gainean eraikia, hainbat eraldakuntza egin zizkioten XIII-XIV. mendeetan. Zati horri jauregi zaharra esaten zaio eta hortxe dago gaur egun "Vianako Printzea" turismoko paradore nazionala. Eraikin zahar hartatik kanpoaldeko hormak eta dorreak kontserbatu dira. Leihate gotikoak, ate nagusi errenazentista eta Atalaya izeneko dorrea nabarmentzen dira bere fatxadan.

Baina, errege Karlos III.a Prestuak bultzatu zuen eraikinaren garapen handia XV. mendearen hasieratik aurrera. Horretarako, erregeak Penintsulako eta Europako maisu ugari erakarri zituen bere gortera. Jauregi berria Frantziako estilo gotikoari jarraiki eraiki zen. Izan ere, erregea Nantesen jaioa zen eta Frantziako nobleziaren dinastia garrantzitsu batengandik zetorren. Horren eraginez, irudimena eta gustu ona garatu zituen, eta horren emaitza Erriberriko jauregia da. Bere jauregirik gogokoena izan zen.

Espoz y Mina jeneralak 1813ean piztutako sute ikaragarri batek hein batean suntsitu zuen jauregia. Su eman zion, atzeraka zihoazen frantziarrak gazteluan lubakitu ez zitezen. Gaur egungo itxura 1937an hasitako zaharberritzearen ondorioa da. Hasierako itxura eman nahi izan zioten. Harrizko horma handiak ditu eta bere perimetroa sartunez eta irtenunez beterik dago. Halaber, izkinetan arbelezko estalkiak dituzten dorre zirkularrak ageri dira.

Patio zabalak barnealdera eramanen zaitu eta badago jauregia gidari bidez bisitatzeko aukera. Patio hori arabi sagarren lorategia izan zen garai hartan eta beste bi patio ere badaude aldamenean. Honatx bere izenak: "Pajarera" eta "Morera". Azken horretan hainbat mendetako masustondo ederra dago, monumentu naturala izendatua.

Atzean, jauregi berriaren gune nagusia aurkituko duzu, eta bere solairu noblean erregearen ganberak kontserbatu dira, leihate txaranbeldu handiekin, bai eta erreginarenak ere. Lehenbiziko ganberatik erregearen galeriara joanen gara. Bitartean, erreginaren ganbera "naranjo" edo "erreginaren lorategia" izeneko patioarekin dago lotua.

Ganberak dauden gune nagusiaren gainean, almenadun dorreen irudia altxatzen da. Luzeena eta ikusgarriena "omenaldia" esaten zaion dorrea da eta bitxienari, berriz, "hiru koroen" dorrea deritzo. "Cuatro Vientos" dorretik errege-erreginek torneoak ikusten zituzten. Orain, ez duzu torneorik ikusiko, baina ikuspegi zoragarria gozatuko duzu.

Jauregiko alderik ospelenean, izotza gordetzeko putzua aurkituko duzu. Kanpotik ikusita arrautza oskol handi-handia ematen du. Putzuan elurra sartu, zanpatu eta gordetzen zen elikagaiak kontserbatzeko. Horregatik, "nebera" esaten zaio.

Bisitaldian, ez zaitez jauregiak zuen luxuaz ahaztu. Horrela, bazituen lorategi exotikoak, horietako batzuk 20 metroko altueran esekita zeudenak. Era berean, bazegoen zoologiko txikia lehoitegia eta guzti, desagertu diren erregearen lorategietan edo baratzeetan zehazki, egungo jauregitik ekialdera. Gainera, paretak oparo zeuden apainduak azulejoekin eta igeltsuekin. Azkenik, sabaiak zurezkoak ziren eta ederki landuak zeuden. Sutearen ondotik, apainketa bakarrak iraun zuen, igeltsuen ganbera esaten zaion aretoan, zehazki.

Jokoak egiten ziren bertan, hala nola pilota edo erraketa, eta, ospakizun berezietan, justak eta torneoak ere bai, adibidez, Agnes de Clèves Borgoinako printzesaren eta Vianako printzearen arteko ezkontzan zehar antolatutakoak -Vianako printzea Karlos III.aren semea zen orduan; egun, Asturiasko printzesak du titulu hori-.

Eta jauregiaz gainera...

Gazteluan sartu aurreko plazan, eskailera kiribil baten bidez, Erdi Aroko galerietara iritsiko gara. Galerietan badago ikusgai errege Karlos III.a Prestuaren gorteko bizitzari buruzko erakusketa.

Jauregia ikusi ondoren, merezi du bestelako eraikinak bisitatzea: Andre Mariaren eliza gotikoa eta San Pedro eliza erromanikoa. Azken horrek klaustroa du eta dorre gotiko airosoa, gezi batez koroatua. Jauregiko profilean ikusten diren dorreak bezain lerdena da. Halaber, harresietan barna bazabiltza, erromatarren harresi-barrutia ikusteko aukera izanen duzu. Nafarroako osoena da eta hobekien kontserbatu dena. Ibili lasai kalez kale, presarik gabe, sartu "rua" zaharretan eta, bukatzeko, gozatu inguru honetako elikagai goxoez Erriberriko ardo famatuekin batera, Nafarroa Jatorrizko Deituran sartuta daude. Ez galdu Nafarroako ardoaren museoa bisitatzeko aukera, herri honetan baitago.

Eta, Erdi Aroraino atzera egin nahi baduzu, zatoz Erriberrira Erdi Aroko festetan, abuztuan antolatzen baitira hiru egunez. Gainera, jauregiaren atzealdean egiten da Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren programaren zati bat.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

Algunas escenas para la nueva serie del canal 0+ de Movistar Conquistadores: Adventum han sido grabadas en el Palacio Real de Olite. Aquí puedes ver el trailer de esta nueva superproducción.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Septiembre: de lunes a viernes, de 10:00 a 19:00. Sábados y domingos, de 10:00 a 20:00.
  • Del 1 al 15 de octubre: de lunes a domingo, de 10:00 a 19:00.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Del 16 al 31 de octubre: de lunes a viernes, de 10:00 a 18:00. Sábados y domingos, de 10:00 a 18:30.
  • Noviembre y diciembre: de lunes a domingo, de 10:00 a 18:00.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios.

Invierno 2017-2018:

  • Diciembre, enero y febrero: de lunes a domingo, de 10:00 a 18:00.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): horario sin cambios salvo, días 24 y 31, de 10:00 a 14:00 y días 25, 1 y 6, cerrado.
  • Marzo: de lunes a viernes, de 10:00 a 18:00. Sábados y domingos, de 10:00 a 18:30.

PREZIOAK

Precio entrada:3,50 €

Oharrak:Descuentos especiales para determinados grupos y colectivos. Entrada gratuita para personas con discapacidad y menores hasta 5 años.* Precio especial con la entrada combinada Palacio Real + Museo de la Viña y el Vino.

Bisita gidatua

Deskripzioa: distintos tipos de visitas: generales, familiares y teatralizadas. Compra de entradas en taquilla o a través de  www.guiartenavarra.com

Ordutegia - Todo el año: consultar horarios en www.guiartenavarra.com

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

Reserva online