Antolatu bidaia

Leyreko Monasterioa

Monasterioak

Meteorologia

Monasterio y embalse de Yesa
Izena eman dion mendiaren oinean kokaturik, Iruñetik kilometrora eta Zangozatik 16ra, Leyreko monasterioak altxor preziatuak gordetzen ditu bere altzoan, konparazio batera, XI. mendeko kripta, ganga gotikoa edo "Porta Speciosa" esaten zaion XII. mendeko atari erromaniko ikusgarria.

Sosegu eta baretasun giro ezin hobea da gogoaren atsedenerako, gogoetarako eta barne bakerako; arkitektura soil horren hormetan zizelkatua dago historiaren, kulturaren, artearen eta pentsamenduaren zati eder-ederra; paseorako eta hausnarketarako gonbit egiten digun natura harrigarria; kantu gregoriano hunkigarriak; eta monje beneditarrekin hitz egitea. Horra, besteak beste, zure gogoan iraunen duten oroitzapenak Leyreko San Salbatore monasterioa bisitatu ondoren, hots, Nafarroako monumentu-multzorik ikusgarrienetakoa, maiteenetakoa eta nafar errege-erreginen hilobia.

Leyreko monasterioaren inguruneari darion edertasunari erreparatuta, aise ulertzen dugu zergatik izan den mendez mende errege-erreginen eta apezpikuen aterpea, Nafarroako ikurra eta ekitaldi ofizialak egiteko lekua. Mendiaren babesaren arrimuan, izen bereko mendi-hegalean eraikitako monasterioa da -leku apartatuan-, hurbileko tontorrak eta urruneko mendiak ikusteko behatoki ezin hobea, hurbil dagoen Esako urtegiaren ur berde-urdinxkak edertutako naturaren erdian.

Behe Erdi Aroan du jatorria, baina musulmanek X. mendean erre zuten eta, errege Antso Gartziak huraxe berreraikitzeko agindua eman zuen 1020an. Hamaika istorioren lekuko dira bere horma sendoak, esaterako, musulmanen sinismenei men ez egiteagatik lepoa moztu zieten bi ahizpa kristauen istorio hura. Bi ahizpen arrastoak gordeta daude Nafarroako museoan ikusgai dagoen bolizko kutxatilan. Edo San Birilaren elezaharra. Horren arabera, abadea urretxindor baten txorrotxio zoragarriak liluraturik gelditu zen 300 bat urtez monasteriotik hurbil. Toki horretantxe San Birilaren iturria dario.

Mendizabalen desamortizazioak Leyre ere harrapatu zuen. Ondorioz, ez zen inor bizi izan 1836tik 1954era. Urte horretan Silosko Santo Domingoko fraide beneditarrak joan ziren bizitzera, eta haiekin hitz egiteko parada izanen duzu monasterioa bisitatzerakoan.

Ibilbidean, XI. mendeko kripta hunkigarria ikusiko duzu, hots, kontserbatu den guztiaren alderik zaharrena. Harriak metatuak daude barruti estu horretan; fusteak altuera apalekoak dira eta kapitelak, berriz, sendo-sendoak. Ikaragarria benetan. Azken batean, erromaniko zaharrenak duen soiltasunaren agerpenik argiena da.

Arkitektura soil horren aldean, oso dekoratuak ageri dira abadia-elizako atariak, bereziki Speciosa deitzen zaion ataria, hots, monasterioaren altxorrik preziatuenetakoa. XII. mendekoa da eta Donejakue bidearen elementuekin apaindua dago. Ea aurkitzen duzun zoritxarreko arima bat harrapatua duen deabrua edo azken judizioa iragartzen duen aingerua eta, ohartuko zara harrizko bibliaren aurrean zaudela.

Beste gauza batzuk ere oso interesgarriak dira, esaterako: hegoaldeko ataria (XII. mendekoa), abadia-elizako ataria (XI. mendea), kriptaren lurpeko pasabidea eta Sakramentuaren kapera (1501-1536). Kapera horretan Joan Berroetakoaren erretaula bat eta eskulturak daude.

Estilo erromanikoari jarraiki hasitako eliza barnean, oso handia da erdiko nabea (XI. mendekoa). Altxatu begirada eta pausatu ganga gotikoan, hau da, Nafarroako ogibarik ederrenetakoan. Gotiko berantiarrean egindako burdinsarearen atzealdean Nafarroako lehen Errege-Erreginen hilobia dago. Ondoan "Leyreko Kristo" ikusiko duzu, XVI. mendeko tailu handi-handia.

Leyren, Jainkoarenganako laudorioak eta hizketaldiak kantu gregorianoa sortzen dute. Ez galdu aukera eta entzun fraideei laudamen-otoitzean, goizeko 7,30ean (igande eta jaiegunetan, 8:00etan); komentu-mezan, 9:00etan (igande eta jaiegunetan 12:00etan); bezperetan, 19:00etan eta, azkenik, arratseko otoitzean, 21:00etan.

Lekuaz lasaitasunez gozatu nahi baduzu, eraikinaren ondoan badago 33 logelako ostatua. Gainera, monasterioak banako 10 logela ditu bere barnean. Gizonentzako logelak dira eta otorduak monjeekin beraiekin egiten dira monasterioko jangelan.

Beharbada entzuna izanen duzu Leyreko patarra, hau da, zapore gozoa duen edari digestiboa, monjeek abadiaren inguruan biltzen dituzten 35 landarerekin egina. Oroigarri bitxi hori erosteko aukera izanen duzu monasterioaren dendan eta, beste gauza batzuk ere bai: almendra garrapiñatuak, trufak, gazta, patea eta eztia.

Behin barrutitik aterata, inguruetako naturan barneratzeko parada izanen duzu. Alde horretatik, badira monasteriotik bertatik abiatzen diren bi ibilbide. Lehenbizikoak 250 metro ditu eta Ama Birjinen Iturrietaraino eramanen zaitu. Han bada askaldegi bat. Bigarrenak 30 bat minutuko iraupena du eta San Birilaren iturriraino gidatuko zaitu. Bide luzeagoa egin nahi duten mendigoizaleek badute Escalar kaskora igotzeko aukera (1.302 metro) eta handik badago ikuspegi ederra Esako urtegiaren eta Pirinioen gainean.

Eta, parapentea maite dutenentzako, Arangoiti tontor ezin hobea da hegan abiatzeko. Halaber, hurbil dituzu Xabierko gaztelua eta Zangoza.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 31 de octubre: todos los días, de 10:15 a 19:00. Cantos gregorianos: laborables, a las 9:00, 19:00 y 21:05; domingos y festivos religiosos, a las 11:30, 19:00 y 21:05 .
    **Misas: laborables a las 9:00; festivos a las 11:30
  • A partir del 1 de noviembre: todos los días, de 10:30 a 18:00. Cantos gregorianos y misas, se mantiene el horario habitual.

PREZIOAK

Precio entrada:3,00 €

Oharrak:descuentos especiales para determinados grupos y colectivos.

Bisita gidatua

Deskripzioa: visitas continuas en el horario de apertura, según afluencia de visitantes. Reservas a partir de 10 adultos.

Bisitaren prezioa: Adultos 3,50€. Grupos (+25pax) 3,00€. Niños de 6 a 12 años 1,50€.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa