Antolatu bidaia

Irantzuko Monasterioa

Monasterioak

Multimedia

Irantzuko Monasterioko klaustro
Irantzuko Monasterioa

Eguraldia

Irantzuko Monasterioko klaustro
Deierri berdean ezkutaturik, mendien arteko zoko batean, hantxe dago Irantzuko Andre Mariaren monasterioa, hots, XII. mendetik XIV. mendera eraikitako abadia zistertar izugarria.

Dotorea eta soila da klaustro gotikoa. Horra monasterioko txokorik ederrenetakoa. Klaustroa ikuste hutsak gonbite eginen dizu 1942an zaharberritutako monasterioaren atal guztiez gozatzera.

Multzo osoari darion bake eta baretasun giro atsegin horrek atsedenerako aukera emanen dio zure barne gogoari eta gogoetarako aukera ere bai. Ez ezazu galdu aita teatinoekin lasai hitz egiteko parada -monasterio honetako arimak- eta, ahal baduzu, eseri zaitez isilean klaustroko iturriaren ondoan.

Bisitaren ondotik, barneratu ibar erdi basatiaren naturan, gozatu ur gardeneko osinak eta ibili Irantzu errekak hondeatutako zintzurrean gora doan bidexkan, Andia mendiaren oinetan.

Lizarratik oso hurbil, Abartzuzatik 3 kilometrora, Deierriko mendien arteko ibar berdeetan dago Irantzuko monasterioa. Beraz, inguru horrek ederki betetzen ditu monasterioa non eraiki erabakitzeko baldintzak: "...ibar itxiaren hondoan, ur handiko errekatik hurbil eta, zeruertz gisa, zerua, zertarako eta Jainkoarengandik hurbilago egoteko". Monje zistertarrak 1176an etorri ziren monasteriora bizitzera eta, 1835eko desamortizazioan karlistek babestu bazituzten ere, 1839an bertatik alde egin behar izan zuten, Irantzu Estatuaren jabetzapera pasa zelako.

1942ra arte eraikina hutsik egon zen eta, urte horretan, zaharberritzeko lanak hasi ziren betidanik beneditarra izan zen monasterioan. Urtebete geroago, aita teatinoak joan ziren Irantzura bizitzera eta hantxe diraute.

Barrutiko sarrerak XII. mendetik XIV. mendera eraikitako klaustro gotikora eramanen gaitu. Hori dela eta, era askotako estiloak ditu. Horrela, alderik zaharrenetan erdi-puntuko galeriak ageri dira eta beste batzuetan, aldiz, badira barne-trilobuluak dituzten arku zorrotzak eta poliki landutako trazeria duten idi-begiak, gotiko petoari dagozkionak. Klaustroan oraindik dago iturri hexagonala duen ikuztoki gotikoa eta abiapuntu egokia da multzo osoa bisitatzeko.

Hain zuzen ere, bisita gidatua klaustroan hasten da. Lehenbizi, Erdi Aroko sukaldea ikusiko dugu eta bere tximini handi-handia; XVII. mendean berritutako jangela; biltegitako erabiltzen zuten aletegia; barrokoan berritutako abadetxea; zigor ziegak, non monjeek eta besteek beren erruak ogiaz eta uraz ordaintzen zituzten; XII. mendean eraikitako kapitulu-gela, hasieran eraiki bezala kontserbatua; eta, azkenik, Andre Mariaren eliza, XII. mendearen bukaeran altxatua. Tenpluak gurutze latinoa du, erdiko kapera eta, bi, alboetan. Barruko argitasunak bisitaria harrituko du. Izan ere, leihateetatik argi handia sartzen da barne osora.

Klaustrotik bertatik interpretazio zentrora joanen gara. Zentroak hainbat gauzari buruzko informazioa ematen du: monasterioa, inguruak, eskualdeko kontu turistikoak, bai eta Nafarroako gainontzeko eskualdeetakoak ere. Monasterioak ez du deus ekoizten, baina bere marka daramaten produktuak saltzen ditu, esaterako: likorea, txokolatea, almendra garrapiñatuak, eztia, erroskilak, gazta, ardoa eta zeramika eta, horrez gain, monasterioari buruzko liburuak, Irantzu errekaren zintzarri buruzko eskuorriak eta ibilbide turistikoak ere bai.

Monasterioaren ondoan, badago askaldegi zabala. Handik hainbat ibilbide abiatzen dira, adibidez, Irantzuko zintzurrean gora doan huraxe. Bide erraza da eta ikuspegi ederrak daude inguruko artadi sarrietan eta kareharrizko erlaitzetan.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 30 de septiembre: de lunes a domingo, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00. **Misas: domingos y festivos, a las 13:30.
  • A partir del 1 de octubre: de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00. **Misas: domingos y festivos, a las 13:30.

Invierno: de lunes a domingo, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00. **Misas: domingos y festivos, a las 13:30.

PREZIOAK

Precio entrada: 2,50 €

Oharrak: Jubilados 2€, niños 1,50€

Bisita gidatua

Deskripzioa: la visita guiada permite conocer la cocina, de estilo medieval y con una gigantesca chimenea, el refectorio, la cillerería, la casa abacial, las celdas de castigo, la sala capitular y la iglesia de Santa María.

Bisitaren prezioa: 3€ , mínimo 10 personas. Grupos de más de 10 personas, consultar.

Enpresa kudeatzailea: Monasterio de Irantzu

Ordutegia - Todo el año: sábados y domingos, a las 12:00 y a las 17:00. Concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da