Antolatu bidaia

Iratxeko Monasterioa

Monasterioak

Meteorologia

Iratxeko Monasterioa
Ospitalea erromesentzat, unibertsitatea, gerra ospitalea, erlijiosoen ikastetxea eta, etorkizunean, Paradore Nazionala. Horra Iratxeko monasterioak mendez mende izan dituen eginkizunak. Horien guztien emaitza da egungo monasterioa eta horrexegatik da Nafarroako monumentu-multzorik nabarmenetakoa.

Donejakue bidean dago, Lizarrako inguruetan. Beraz, Santiagorantz doazen erromesen eta adiskideen pausalekua da. Haiekin gurutzatuko zara monasterio hau ikustera bazatoz. Aspaldi-aspaldikoa da, beneditarrek XI. mendean eraikitzen hasi baitziren VIII. mendeko monasterioaren gainean. Ibilbidean gauza asko ikusiko dituzu: XII. mendeko eliza erromanikoa, klaustro platereskoa, dorre herrerianoa eta, azkenik, XVI-XIX. mendeetan egindako beste eraikuntza batzuk. Horrek guztiak monumentu-multzo honen historia jakiteko aukera emanen dizu. 1985etik hona ez da inor bizi.

Jurramendiren berokian eraikia, Aiegin, Lizarratik doi bi kilometrora, eta mahastiz inguraturik, bisitariak eraikuntza-multzo izugarri handia ikusiko du Iratxera iristean. Eraikin horietako batzuk Erdi Arokoak dira; beste batzuk Errenazimendukoak eta badira Barroko garaikoak ere bai. Nafarroako lehenbiziko ospitalea izan zen erromesentzat -Orreagako ospitalea ez baitzen eraiki mende bete pasa arte- eta errege Gartzia Naiarakoak eraikiarazi zuen XI. mendean. Iratxek goia jo zuen San Beremundo abade izan zen garaian (1056-1098). Abadea oso eskuzabala izan zen beharrean bizi zen jendearekin eta janaria abitu azpian ezkutaturik eramaten zien. Bere kongregazio kideek kargu hartzen ziotenean, abitua goratu eta arrosak edo zurezko ezpalak agertzen ziren -eskaleak berotzeko- ogia azaldu beharrean.

Monasterioa Andre Maria Erreginari eskainia dago eta beti bizi izan da jendea 1985era arte. Horregatik, oso ongi kontserbatu da. Baina, bokazioak gutxi zirela ikusita, monjeek urte horretan alde egin zuten eta, orduz geroztik, ez da inor bizi. Karmelo atezainak zaintzen du monasterioa duela 35 urtetik hona, eta multzo osoaren historia jakiteko aukera emanen dizu. Unibertsitate baten egoitza izan zen 1569tik 1824era arte.

Monasterioan sartzea doakoa da eta, multzo osoa ikusita, harritzeko modukoa da XII. mendean eliza prerromaniko baten gainean eraikitzen hasitako tenplu erromanikoa. Gurutze latinoko oina du eta hiru absideak erdi-zirkularrak dira, hasierako eraikuntzaren lekukoak. Erdikoa nabarmentzen da hiruren artean, oso ongi kontserbatuta dagoen erlaitzari esker, animaliaz apaindutako erlaitzari esker.

Tenpluan sartzeko, badira bi atari erromaniko, San Pedrokoa eta ate nagusia, biak gai historikoekin apainduak; baina merezi du merezi duenez Preciosa atearen aurrean gelditzea. Ate horrek elizarekin lotzen du klaustro platereskoa, eta hantxe daude Salbatore eta Andre Mariaren irudiak. Baina badira arretaz bisitatu beharreko beste gauza batzuk: fraide-sakristia (XVI), kapitulu-gela nerbiodun gangarekin, eta XVII. mendeko eraikin handia -estiloaren aldetik, herrerianoa-, Iratxeko Unibertsitatearen egoitza izan zena.

Mendez mende, Iratxeko Andre Mariaren irudia gorde zuen (XII. mendekoa), zalantzarik gabe Ama Birjinari buruzko irudigintza erromanikoaren adibiderik ederrenetakoa Nafarroan. Zurezkoa da, metro bat du altueran eta zilarrezko txapa batez estalia dago, aurpegia eta eskuak izan ezik. Baina, irudi hori ikusteko, Deikazteluraino joan beharko duzu, Aiegitik 10 kilometro hegoaldera. Duela ehun urte eraman zuten hara.

Monasterioaren ondoan, iturri bitxia dago: zorrotada batetik ura dario eta bestetik, berriz, ardoa. Horrela, erromesak egarria aserik eta pozik joanen dira bidean aurrera. Bodegas Irache da iturri horretako jabea. Upeltegiak monasterioaren ondoan daude eta badago haiek ikusteko aukera bisita gidatuaren bidez.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Del 21 de septiembre al 31 de octubre: de miércoles a domingo, de 10:00 a 13:15 y de 16:00 a 19:00.
  • De Festividad de Todos los Santos: días 29 y 30 de octubre, de 10:00 a 13:15 y de 16:00 a 19:00. Días 31 de octubre y 1 de noviembre, cerrado.
  • Del 1 a mediados de noviembre: de miércoles a domingo, de 10:00 a 13:15 y de 16:00 a 18:00. Lunes y martes, cerrado (incluidos festivos).
  • De mediados de noviembre a mediados de enero de 2017: el monasterio permanecerá cerrado.

PREZIOAK

Oharrak:entrada gratuita.

Bisita gidatua

Deskripzioa: recorrido interpretado por los dos claustros y otras dependencias.

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: Navark (948 553 954 - 948 550 070)

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria AYEGUI
  • Zonaldea Erdialdea
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948554464
  • Estiloa Erromanikoa, Errenazentista, Barrokoa
  • Bisita gidatua Bisita gidatua
  • Oharpena

    A partir de junio, debido a las obras de la iglesia, ésta permanecerá cerrada. Sin embargo, se podrán visitar los dos claustros.