Antolatu bidaia

Santiago Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Santiago Eliza
Santiago Eliza

Meteorologia

Santiago Eliza
Donejakue bidearen eragina agerian dago Zangozako eliza honetan. Apostoluari eskainia egoteaz gain, Santiagori buruzko aipamen ugari ere agertzen ditu bere dekorazioan. Izen bereko karrikan kokatua, estilo erromaniko berantiarrean eraikitzen hasi ziren eta garai gotikoan eman zitzaion segida (XII. eta XIII. mendeak). Harrizko irudi bik irudikatzen dute Santiago oinez ibiltzeko jarreran, erromes: horietako bat polikromatua da eta sarrerako tinpanoan dago; bestea gotikoa da eta tenplu barnean gordeta dago. Bi irudi horiek eta San Eloiren erretaula platereskoa (XVI) dira elizak dauzkan harribitxietako batzuk. Halaber, badu gotorleku itxura duen almenadun dorrea. XIX. mendeko gerrek izugarri kaltetu bazuten ere, erabat zaharberritu zuten 1966an, eta monumentu historiko artistikoa egin zuten hamaika urte geroago.

Santiago eliza monumentu historiko artistikoa da 1977az geroztik, izen bereko karrikan dago Zangoza izeneko herrian, Nafarroako Erdialdean, alegia. Erromanikoaren eta gotikoaren arteko trantsizioaren adibide ederra da; burualdeko hiru absideak eta atari nagusia lehenbiziko estilori dagozkio. Aldiz, XIII. mendean, hiru nabeak egituratu zituzten, hirurak gurutzeria-ganga sinplearekin estaliak.

Ondotik ere eliza eraikitzen segitu zuten. Izan ere, XIV. mendekoa da eraikinetik sendotasun handiz altxatzen den almenadun dorre karratua.

Atari nagusia xumea da eta bere tinpanoan (XVII. mendea) Santiago ageri da maskor baten gainean atsedena hartzen. Maskorra Donejakue bidearen ikurra da. Alde batean, bi erromesen pinturak daude, biak belaunikaturik, eta santuari otoitz egiten ari zaizkio. Eta bi-biek ere Santiagorantz zihoazen ibiltarien jantzia daramate: sotana marroia, maskorra lepotik dilindan, txano beltza eta, eskuan, makila.

Elizaren barnealdea nabarmen lotua dago Donejakue bideari. Hori agerikoa da apaingarrietan, Bidearekin zerikusia duten apaingarriak baitira: pordoiak, erromes-maskorrak eta kalabazak. Hiru nabe ditu, lau tarte, burualde erdi-zirkular hirukoitza eta deboziorako kapera zenbait. Kapera horietako batean, Santiagoren harrizko irudi bat dago (XIV). 1964ra arte, kaperako lurpean egon zen ezkutaturik eta tamainaz bitxia da, ia bi metrokoa baita; santuak Ebanjelioen liburua dauka ezker eskuan eta erromesaren pordoia -puska batean hondatua- eskuinekoan.

Tenpluaren barnealdean badira hainbat gauza nabarmengarri arteari begira, esaterako, erretaula nagusia (XVIII), lau kapera (Jesusen Bihotza, San Roman, Gurutziltzatua eta Elurretako Ama Birjinarena), bai eta bataiorako kapera ere. Azken horretan dago San Eloiren erretaula (XVI. mendekoa).

Barrenetik kanpora atera ondoren, erreparatu eliza aurrean dagoen etxe noble handiari: harrizko atari bikoitza du eta arku erdi-zirkularra. Erromesentzako ospitale zaharra da, gaur egungo abatetxea, eta atariaren dobelan erromesaldiaren ezaugarriak agertzen dira.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño: de martes a sábado, de 10:00 a 13:30 y de 17:00 a 21:00. Lunes, de 17:00 a 21:00. Domingos, de 10:00 a 13:30.
** Misas: laborables a las 19:30 (meses pares). Sábados, a las 20:00. Domingos y festivos, a las 12:00 y 19:00

PREZIOAK

Oharrak:entrada gratuita.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: Gesartur (622 305 052) y Sangüesa Tour (620 110 581).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria SANGÜESA
  • Zonaldea Erdialdea
  • Helbidea Calle Santiago
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948870132
  • Estiloa Erromanikoa, Gotikoa
  • Babestutako obra edo lekua Monumento Histórico-Artístico
  • Bisita gidatua Bisita gidatua