Antolatu bidaia

Aralarko San Migel santutegiko erretaula

Urregintza

Multimedia

Eguraldia


Interes kulturaleko ondasuna izendatutako Erdi Aroko erlijiozko irudigintzako pieza bikaina da. Limoges frantziar herriko tailer bati egotzita, XII. mendeko erretaula erromaniko hau Aralarko San Migel santutegiko elizaren aldare nagusian ikus daiteke, beira baten babesean.

2 metro zabal eta 1,40 metro altuera dituen urre-koloreko aurrealde honetan, 37 pertsonaia harmonikoki paratuta ageri diren esmalteak daude. Figura nagusia, erdian kokatua eta obaloa edo mandorla batez inguraturik, Ama Birjina Haurrarekin da. Erromaniko kanonekoak, Maria, Jesus Haurraren tronua da, eta honek, koroa jarrita, eskuineko eskuaz bedeinkazioa zabaltzen du, ezkerrekoaz Liburu Santuari eusten dion artean. Ama Birjinaren zangoak oinazpiko artistiko baten gainean pausatzen dira eta buruaren bi aldeetan alfa eta omega hizkiak daude. Honen azpian Agerkundearen izarra dago.

Deigarria da Tetramorfoaren irudia, Ama eta Semea inguratuz, ohikoa baita Salbatzailearen inguruan agertzea. Ebanjelarien lau sinboloak dira: San Mateo aingeru bat, San Juan arranoa, San Marcos lehoi hegalduna eta San Lucas zezena.

Bi aldeetan hamabi arku kokatzen dira simetrikoki, beste hainbeste pertsonaia barnean dituztenak. Hiru Errege Magoak eta euren opariak, 6 apostolu -haien artean San Pedro, erreinuko giltza eskuan duela-, aingeru bat, Ama Birjina eta errege emailea bereizten dira. Arkuterien artean eraikuntza batzuen erliebeak ikus daitezke, Zeruko Jerusalem hiria irudikatzen dutenak.

Nabari da figura bakoitzaren jantziak eta aurpegierak zeinen ongi zaindu eta landu diren. Tuniken urre koloreko tolesak ederki konbinatzen dira anil eta berde koloreekin, baita zuri, beltz edota gorri koloreko ukituekin ere. Halaber, ikusgarria da pertsonaia guztien buruen eta oinen zizelatua.

Medailoi zenbaiten eta arku sailaren zati txiki batzuen hutsuneek gogorarazten digute 1979an Erik belgikarrak, nazioarteko arte-lapurrak, aparteko obra honen pieza kopuru handia ebatsi zuela, nahiz eta, zorionez, urteak joan ahala, kasik guztiak berreskuratu egin diren.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 20 de diciembre: de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 19 de diciembre): horario sin cambios.

Invierno:

  • Hasta el 20 de marzo: de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): horario sin cambios.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa