Antolatu bidaia

Mendukilo Lezea

Leizeak

Multimedia

Cueva de Mendukilo
Estalactitas en Mendukilo

Meteorologia

Cueva de Mendukilo
Zenbait zientzialariren aburuz, lur azpiak ikertzeke gertatzen zaigun seigarren kontinentea osatzen du, ezezaguna eta misteriotsua. Nafarroan, hainbat kobazulo egokituak izan dira, sakonera handiko mundu hauetan barneratzeko aukera eskaintzeko asmoz.

Larraun ibarrean, Astizko kontzejuan, Lekunberritik minutu gutxira, Mendukilo lezea sortzen da, Aralar mendiko erraiak erakusten dituena. Bere sekretu gordeak espeleologoek baizik ez dituzte ezagutu hainbat urtean zehar, baina orain denok aurkitzeko moduan daude kobazuloa egokitzeko egin diren lanei esker.

Alde batetik, ibilbide turistikoak Aralarko bihotz ezkuturaino eramango zaituzte zaldain flotakor baten bidez. Mendeetan zehar mendi ukuilu gisara erabilia izan bada ere, gaur egun, Mendukilo leizeko hiru aretoak prestatuta daude bisita turistikoetarako, bertan egokitutako argiztapen dinamikoari zein multimedia sistema bati esker.

Gainera, espeleoabentura programak aukera ematen du, kirol teknikak erabiltzearen bidez, Gerlariaren Aretoa aurkitzeko; handiena eta misteriotsuena da hori. Dena dela, abentura hori soilik ausartenentzat da.

Ibilbide turistikoan ordubetera iristen ez den bisita egiten da, gehienez 50 pertsonek osatutako taldeetan antolatuta, eta betiere, zonaldea ederki ezagutzen duten gidariek lagunduta. Kobaren barnean zehar egiten den ibilbidea Artzainzulon hasten da; bere bolumen itzelari esker, eta sarrerako gela izanik, argi naturala iristen da, eta formazio geologiko xumeak miretsi ahal izango ditugu. Gelarik ikusgarrienetako bat "Laminosin" dugu, formazio geologikoen aniztasun eta kopuru itzelez hornitua, eta "Herensugearen Gotorlekua" deritzon gela. Azken horren bolumena itzela da, 60 metroko luzera baitu eta, zenbait puntutan, 20 metroko altuerara iristen baita. Bisitan zehar, argiak itzaltzen dira, eta guztiok geldi-geldi geratuko gara… isil-isilik...lur beraren erraien marmar eztia bakarrik entzunez.

Espeleoabentura programan 3 orduko bisitak egiten dira, eta horretan kirol teknikak erabiltzen dira. Sasoian dauden pertsonentzat besterik ez dira, eta 10 bisitariren taldeetan egiten dira. Ibilbideak Gerlariaren Aretora eramaten du -katedrala ere esaten zaio, duen tamainarengatik. 70 metroko sakoneran, areto hori egokitutako ibilbidearen azpian dago. Azpiegiturarik eta argiztapen eszenikorik ez duenez, Aralar mendiko intimitatea ezagutzeko aukera ematen du.

Bisitaren osagarri gisa, kobaren inguruan abegi-etxe bat eraiki dute. Bertan lurrazpiko erreinuaren bereizgarriei buruzko dokumentala ematen dute, 15 minutuko iraupenarekin. Bestalde, lur-azpian murgilduko bagina bezala sentituko garen erakusketa areto bat ikusteko aukera izanen dugu.

Haurrentzako eskola berritzaile bat sortu dute, seigarren kontinentearen ezaugarri geologikoak modu praktiko baten bidez erakusteko asmoz. Bertan ikasmaterialaz eta galdera-sortak dituzten koadernotxoez baliatuko dira ikastunak, eta ingurumen adituak bilakatuko dira.

Gainera, 1.5 kilometroko ibilbide botanikoak pagoz, haritz kandudunez, astigarrez, zumarrez eta lizarrez jositako ekosisteman zehar gidatuko zaituzte; bertan, beste hainbat bitxikeriaren artean, antzinako ikaztegi bat topatuko duzue. Goza ezazue inguru honetako aberastasuna ezagutuz!

  • Ibilbide gomendatua Mendukilo leizearen inguru hurbila ezagutzeko..
  • [+ ikusi fitxa osoa]

    Kokapena

    Ordutegia

    Otoño:

    • Hasta el 29 de septiembre: de martes a viernes, de 10:00 a 14:00 (prioridad escolares y grupos). Sábados y domingos, de 10:00 a 13:30. Lunes cerrado.
    • A partir del 30 de septiembre: de martes a viernes, de 10:00 a 14:00 (prioridad escolares y grupos). Sábados y domingos, de 10:00 a 13:30 y de 16:00 a 18:00. Lunes, cerrado.
    • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): de 10:00 a 13:30 y de 16:00 a 18:00.
    • A partir del 28 de octubre al 30 de noviembre: de martes a viernes, de 10:00 a 14:00 (prioridad escolares y grupos). Sábados y domingos, de 10:00 a 13:30. Lunes, cerrado.
    • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
    • Puen

      Invierno:

      • Día 23 de diciembre: de 10:00 a 13:30. Resto de días, cerrado.
      • Febrero: sólo para grupos.
      • A partir del 1 de marzo: de martes a viernes, de 10:00 a 14:00 (prioridad escolares y grupos). Sábados y domingos, de 10:00 a 13:30. Lunes, cerrado.

    PREZIOAK

    Precio entrada:8,00 €

    Oharrak:Niños (4-10 años), jubilados (>65) y grupos (+20 pax): 6€
    Familia numerosa: 25€

    Bisita gidatua

    Deskripzioa: la visita dura 1h y 30 minutos e incluye un audiovisual y la visita a la cueva en la que se recorren tres salas acondicionadas, en un itinerario de 540m por pasarelas flotantes, descendiendo 40m al subsuelo.

    Bisitaren prezioa:

    • Adultos: 8€ .
    • Niños entre 4 y 10 años y jubilados (>65), 6€.
    • Grupos de más de 20 personas y parados/as: 6€.
    • Familia numerosa: 25€.
    • Colegios, asociaciones, consultar.

    Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

    Informazio praktikoa