Antolatu bidaia

Leitzalarrea

Basoak

Multimedia

Eguraldia


Leitzalarrea baso aparta da, eta oso garrantzitsua ikuspegi naturaletik begiratuta. Gutxi gorabehera, Leitzako lurraldearen erdia hartzen du, eta gehienbat pagoak eta haritzak bizi dira bertan, nahiz eta belardiak eta iratzeak ere oso ugari diren. Gainera, konifera-espezie batzuen aleak ere birlandatu dira bertan.

Baina badira Leitzalarrean naturaz haragoko kontuak. Lurraldean zehar barreiatutako monumentu megalitikoek erakusten digute gizakia antzina-antzinatik bizi izan dela bertan. Meategietako lana ere oso garrantzitsua izan zen mendetan zehar, eta oraindik ere garai bateko oletako aztarna eta hondakin asko ikusten dira. Gaur egun, abeltzaintza eta basogintza dira bertako jarduera ekonomiko nagusiak.

Paseoak eta proposamenak Leitzalarreako sekretuen berri jakiteko:

 
  • Paseoa eta merenderoa Ixkibarren: Leitzako hirigunetik iparraldera abiatuta, Plazaolako geltokira iritsi baino metro batzuk lehenago, ezkerraldera ateratzen den errepidea hartuko dugu, Leitzalarrearaino. 8 km igaro eta gero, Ixkibarrera iritsiko gara; bertan autoa utzi eta ingurua oinez bisita dezakegu, edo, bestela, atsedena hartu edo zerbait hartu merenderoan.
  • Leitzalarreako bidexka: herri bidea, gune interesgarrienetara eramanen gaituena, besteak beste, Aritzaundi izeneko parajera; han, 1888an eroritako haritz zahar baten hondakinak daude. Ixkibarreko aparkalekuaren eta ibaiaren ondoko bidegurutzetik abiatzen da, eta 6 kilometro eta 600 metroko luzera du.
  • Ixkibar-Aitzmurdi bidexka (PR - NA 196): garai bateko Plazaolako geltokitik abiatuta, seinaleei jarraikiz, Leitzalarreako baso aldera doan bide zaharretik ibili, Ixkibarreko merenderotik pasa, eta Aitzmurdiraino iritsiko gara.
  • Lapurren galtzada (SL - NA 285): seinaleei jarraikiz, garai bateko Plazaolako geltokitik abiatuko gara bide berdetik barna, Gipuzkoako mugaraino. Handik abiatzen da lapurren galtzadan barna doan bidea, Ixkibarko merenderoraino eramanen gaituena.
  • Irusoko megalitoak: Leitzatik 4 kilometrora dagoen Iruso jatetxera ailegatu baino lehenago abiatzen da bidexka, eta, seinaleei jarraikiz, 5 trikuharri, 2 tumulu eta zutarri bat ikusiko ditugu, gutxi gora behera 2,5 kilometroko bidea eginda.
  • Izaietako izei zuriak: Ixkibarreko merenderotik abiatzen den errepidearen ondoan dago paraje hori, eta ia 40 metrotik gorako izei zuriak -Abies alba- ezagutzeko parada izanen dugu bertan; izan ere, ondare natural izendatuta daude. Gaur egun, haietako batzuk erorita daude, adinaren, gaixotasunen eta klimatologiaren ondorioz.

 


Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

: salida de Pamplona por la N-240-A o por la autopista A-15. Ambas confluyen justo antes de Irurtzun en la autovía A-15. Continuar por esta vía hasta Lekunberri y, desde esta localidad, por la NA-1700, hasta Leitza. Una vez pasada la fábrica de Sarrió, coger el primer desvío a mano izquierda. Siguiendo la carretera, tras una larga cuesta, veremos el cartel indicador de Leitzalarrea.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da