Antolatu bidaia

Eunateko Andre Mariaren Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Eunateko Andre Mariaren Eliza
icono pie de fotoEunateko Andre Mariaren Eliza
Eunateko Andre Mariaren Eliza - Andre Mari
icono pie de fotoEunateko Andre Mariaren Eliza - Andre Mari
Eunate noctura.
icono pie de fotoEunate noctura.
Eunateko Andre Mariaren Eliza Barrua
icono pie de fotoEunateko Andre Mariaren Eliza Barrua

Eguraldia

Eunateko Andre Mariaren Eliza
Ilunabarraren itzalak bere begi belzkara zabaltzen duenean edo egunsentiaren lehen argi txintekin batera. Horra zein den unerik onena Donejakue bideko elizarik eder eta liluragarrienetakoa ikusteko, hots, Eunateko Andre Mariaren eliza (1170), xumea, bitxia eta misteriotsua. Hantxe dago zelai baten erdian zutik Garesera iritsi baino lehen, soroz eta alorrez inguraturik. Inguru osoak ekiloreen kolorea hartzen du udan. Tenplu erromaniko hau paregabea da, oin oktogonala duelako eta klaustroak eliza bera inguratzen duelako. Misterioa dario alde guztietatik, ez baitakigu zein den bere jatorria, eta barnealdeak ez du sosegurako aukerarik ematen. Hori bai, badakigu tenplua erromesentzako ospitalea izan zela, hildakoen kanposantua, ibiltarientzako argia eta gidaria, kristauen gurtza tokia eta, azkenik, Lurreko santutegia indar esoterikoen bila ari direnentzat. Harritu eta liluratu eginen zaitu bere geometria misteriotsuak, hunkitu erabat bere barnealdeak. Eta izanaz gain, izena ere misterioari lotua dago: zergatik "ehun ate"? Saia zaitez igartzen.

Muruzabalen (Itzarbeibar), - Donejakue bidearen ibilbide tolosarrean, eta bide horrek Orreagatik datorrenarekin bat egin baino lehentxeago- hantxe dago zutik bakardade gorrian Eunateko Andre Mariaren eliza ikusgarria, hots, arkitektura erromanikoaren ale bitxia, bakana, paregabea, ederra. Monumentu nazionala da. 1170ean eraikia, ez dago batere argi nork egin zuen. Zenbait historialarik diote tenplarioek altxatu zutela eta San Joan ordenako ospitalea izan zela. Aldiz, herri tradizioaren arabera, erregina edo andre batek eraikiarazi zuen, hileta kapera izan zedin, eta emakume hori hantxe omen datza, harrien azpian.

Ehorzketak aurkitu dira klaustroaren zutabeen artean eta hilobi bat ere badago sarrerako ate ondoan. Besteak beste, erromesen maskor horietako bat agertu zen. Beraz, horrek guztiak esan nahi du erromesak lurperatzeko eliza izan zela.

Oin oktogonala du -Jerusalemgo Hilobi Santuak eta Donejakue bideko beste bi eraikuntzak bezala- eta arkupe eder batez dago inguratua. Guztira, 33 arku dira eta kapitelak apainduak daude. Abside pentagonalak eta epistolari atxikitako dorre txikiak hausten dute oin oktogonalaren harmonia. Dorre horrek oin karratua du. Kanpoaldeko hormetan leiho kalatuak eta itsuak tartekaturik daude eta bi ate ditu: iparraldekoa Bidearen aurrean, oso dekoratua, eta beste xumeago bat sartaldera.

Ibili lasai arkupean barrura sartu baino lehen. Barnealdea xumea da eta musulmanen eragina nabari da gauza batzuetan. Begiak poliki-poliki egokituko zaizkizu barneko argitasun apalera eta, zalantzarik gabe, elizari darion izpiritualtasuna sentituko duzu zure baitan. Silarrizko hormetan bi altuera nabari dira eta angelu bakoitzean bina zutabe daude elkar gainka paratuak. Itxuraz barnealdea soiltasunez jantzita dago, baina zutabeek 26 kapitel dituzte apainduak. Angelu desberdineko 8 nerbiotan euskarritua dago ganga oktogonala, eta horrek agerian uzten du tenpluaren zortzi aldeak desberdinak direla. Absidea oso aberatsa da, forma erdi-zirkularra du eta hantxe daude elizako eskultura-atalik zaharrenak.

Erdi Aroko eliza honetatik oso hurbil, Olkotzen, San Migel eliza dago. Eunatekoa bezalako ataria du baina alderantziz egina. Elezaharraren arabera, Eunateko ataria egiteko enkargua jaso zuen hargin-maisua haserretu egin zen, bera kanpora joana zelarik, naturaz gaindiko indarrak zituen erraldoi batek hari aurrea hartu eta lana egin zuelako. Apezak erronka bota zion harginari antzeko lana hiru egunetan egiteko. Harginak balentria handi hori egin zuen, betiere sorginek, sugeek eta araoek lagundurik, baina emaitza hauxe izan zen: ataria berdin-berdina da baina alderantziz egina. Atari hura ikusi eta erraldoia sumindu zen. Orduan, harginari sekulako zartakoa eman eta Olkotzeraino bidali zuen airetik.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 14 de octubre: de lunes a domingo, de 10:30 a 14:00 y de 15:00 a 19:00.
  • A partir del 15 de octubre: cerrada. Apertura exclusiva para grupos con visita guiada concertada con antelación y apertura en puentes.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 14 de octubre): todos los días, de 10:30 a 14:00 y de 15:00 a 19:00.
  • Puente de noviembre (del 1 al 4 de noviembre): día 1, cerrada. Días 2, 3 y 4, de 10:00 a 17:00.
  • Puente de diciembre (del 1 al 9  deciembre): del 6 al 9, de 10:00 a 17:00. Resto de días, cerrada.

Invierno:

  • Horario habitual: apertura exclusiva para grupos con visita guiada concertada con antelación.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): apertura exclusiva para grupos con visita guiada concertada con antelación.

PREZIOAK

Precio entrada: 1,50 €

Oharrak:

  • 1€ para grupos de más de 20 personas y para peregrinos.
  • Menores hasta 13 años y personas en situación de desempleo, gratuito.

Bisita gidatua

Deskripzioa: interior de la iglesia y su atrio.

Bisitaren prezioa:

  • 3€.
  • 2€, menores de 11 a 17 años y peregrinos.
  • Grupos, consultar.

Enpresa kudeatzailea:

Guiarte Servicios Turísticos info@guiartenavarra.com

Ordutegia - Todo el año:

  • Consulta aquí los horarios.
  • Resto de horarios, concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa