Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

  • Esako urtegia

    Esako urtegia


» Argazki guztiak ikusi

Esako urtegia

Herria: YESA (31410)

Zonaldea: Erdialdea

Esteka interesgarriak:

www.bajamontana.com

www.federacionnavarradevela.com

Leire mendiaren oinetan, orban berde-urdinxkak hamar bat kilometro hartzen ditu luzeran, Pirinioen hurbiltasuna iragartzen duten erkametzez, pagadiz eta pinudiz jantzitako paisaiaren edergarri.

Esako urtegia da, Pirinioetako itsasoa esan izan zaion egiazko ur altxorra. Gainera, horrek aukera emanen dizu ur kiroletan aritzeko, arrantza egiteko edo, besterik gabe, lasaitzeko edertasun handiko inguruan.

Klima baldintza ezin hobeak ditu, Iruñeak baino 90 eguzki egun gehiago urteko -hiriburutik 47 kilometrora dago-, eta hurbil dago beste toki interesgarri batzuetatik, adibidez, Leireko monasteriotik, Xabierko gaztelutik, Erronkariko ibarretik edo Irunberriko nahiz Arbaiungo arroiletatik. Hitz batez, hori guztia kontuan hartuta, urtegia toki interesgarria da turismoari eta naturari begira.


Kokapena:


Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Gehitu informazioa zure koadernoan



Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus