Antolatu bidaia

Gurutzearen Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Gurutzearen Eliza
Iglesia del Crucifijo

Eguraldia

Gurutzearen Eliza
Garesko Gurutzearen Elizaren sorrera tenplarioen ordenari lotu izan zaio eta bere barnean tailu misteriotsua dago: elezaharrarekin zerikusia omen duen gurutze handi-handia. Adituen esanetan, irudigintza gotikoko lanik hoberenetakoa da Espainian gorde diren guztien artean. Izarbeibarko lurrak zeharkatu ondoren, herrira iritsi berri den erromesaren pauso irmo eta nekatua geldiaraziko du irudiz betetako atariak, tenpluaren sarreraren alboan. Zortzi mende joan badira ere, oraindik erromesak tenpluan pausatzen du begirada eta elizak harritu eta xoratu egiten du ibiltaria zizel kolpez landutako istorioen bidez.

Gares Nafarroako Erdialdean dago. Donejakue bidea herrian sartu eta erromesak Gurutzearen kaleko plazaxkan gelditzen dira. Leku horretan hiru eraikin hauek daude: Jesusen Bihotzeko Aiten aterpetxea, erromesentzako ospitale zaharra eta Gurutzearen eliza. Behin errepidea gurutzatuta, Bidea Karrika Nagusian barneratzen da, harik eta herriari gaztelaniazko izena eman dion zubi erromaniko ikusgarrira iritsi arte.

Tenplua XII. mendearen bukaerakoa da eta Baratzetako Andre Maria izenarekin sortu zuen Tenpleko Ordenak. 1312an ordena hori kanporatu ondoren, Jerusalemgo San Joan ordena militarra jabetu zen tenplarioek herrian zituzten ondasunez, 1443an. Bestalde, XV. mendearen erdian, elizaren ondoan, San Joandarren komentua sortu zen, bai eta ospitale bat ere, Santiagorantz zihoazen erromesak zaintzeko. Gurutzearen kofradia arduratu zen 1469an Ospitaleak ematen zuen harreraz, eta izena ere eman zioten elizari. Desamortizazioen eta karlistaldien ondotik, urtetan abandonatua, Jesusen Bihotzeko Aitek 1919an multzo osoa hartu zuten bere gain, eta horri esker, kontserbatu da.

Deigarri gertatzen da kanpoaldean dagoen pasabide estalia edo nartex esaten zaiona, tenplua erromesentzako ospitale zaharrarekin lotzen duena. Dorrea Erdi Aroan hasi ziren eraikitzen, eta XVIII. mendean eman zitzaion bukaera.

Elizan sartu baino lehen, geldi zaitez minutu batzuez XIII. mendeko atari ederraren aitzinean. Hiru arkibolta ditu: lehenbizikoa leuna da; bigarrena erromesen maskorrez dago apaindua; eta hirugarrenean, azkenik, irudi bitxiak daude: batzuk moralizatzaileak, esaterako, aingeruak, hegaztiak, lehoiak eta piztien artean, harpia bat.

Gurutzearen elizan sartzean, ikusiko dituzu tenpluko bi nabeen artean dauden desberdintasunak, jatorrizkoa XII. mendekoa baita eta bestea, berriz, XIV. mendekoa. Naberik zaharrena erromanikoa da eta kanoi zorrotzeko gangarekin estalitako bost tarte ditu. Zorroztasun apaleko ganga da. Ebanjelioaren aldean, nabe gotiko bat eraiki zen geroago, lau tarte ditu eta kanoi zorrotzeko gangarekin estalita daude.

Gurutzea

Nabe gotikoaren absidean aukera izanen duzu tamaina handiko gurutze bat miresteko. Erdi Aroko irudigintzaren lan bikaina benetan. Tailu gotiko eder hori XIV. mendearen lehen erdikoa da eta, zenbaiten ustez, Renaniako (Alemania) ereduekin badu zerikusia enborren gaineko "Y" itxura duelako, azala kendu gabeko zuhaitzaren imitazioa eginez. Halaber, Italiako eragina nabari da Kristoren aurpegiko ezaugarrien tratamendu finean eta bere oinen jarreran. Bere oinaze adierazpena azpimarratu behar da, besoak "V" nabarmenean jarrita daudelako, bai eta bere soinaren eta hanken dinamismo handiagatik ere.

Esan izan da jatorriz tenplarioa dela, baina ez dago hori frogatzen duen daturik. Izan ere, Gurutzeari aipamena egin zion lehen agiria 1325ekoa da eta Tenpleko Ordena 1312an kanporatu zuten. Elezaharraren arabera, Santiagotik atzera zetozela, erromes alemaniar batzuek tratu ona jaso zuten Garesko erromesen ospitalean eta, esker ona adierazteko, erromesaldian soin gainean eraman zuten gurutzea oparitu zioten elizari.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año:

  • Del 1 de noviembre al 31 de marzo: de lunes a sábado, de 9:00 a 18:00. Sábados, domingos y festivos, de 10:30 a 18:00.
  • Del 1 de abril al 30 de octubre: de lunes a viernes, de 9:00 a 20:00. Sábados, domingos y festivos, de 10:00 a 20:00.
**Misas, domingos y festivos, a las 11:00.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: oficina de turismo: 948 341 301.

Ordutegia - Todo el año: contactar con la oficina de turismo.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PUENTE LA REINA
  • Zonaldea Erdialdea
  • Helbidea Calle Calle del Crucifijo
  • Esteka interesgarriak
  • Estiloa Erromanikoa, Gotikoa
  • Bisita gidatua Bisita gidatua