Antolatu bidaia

San Frantzisko komentua

Elizak eta baselizak

Multimedia

San Frantzisko komentua
San Frantzisko komentua - Museoa

Eguraldia

San Frantzisko komentua
Tradizioaren arabera, San Frantzisko Asiskoa 1213an Konpostelatik itzuli eta Zangoza Zaharra sortu zuen -gaur egungo Rocaforte-, hau da, frantziskotarren lehenbiziko komunitatea. Zenbait urte geroago, 1266an, errege Teobaldo II.ak Zangoza Berrian eliza bat sortu zuen santuaren ohoretan eta, ondotik, handitu eta komentu bihurtu zuten. Ataria, klaustro gotikoa, hilarri bilduma eta elizako kaperetan dauden irudi zenbait dira komentu honek artearen aldetik dituen gauzarik nabarienetakoak. Komentua Zangozako Foruen plazan dago.

Sarrera ondoko ezker horman landatua dagoen oroitarriak eliza-komentuaren sorrera data ekartzen digu gogora: 1266ko urriaren 18a. Historian barna, eraikin horretan Erresumako Gorte Orokorren bilkura saioak egin ziren (1530-1551) eta kuartela izan zen Independentziako Gerran. Gobernuaren dekretuz, komentua 1835ean itxi eta fraideak kanporatu zituzten. Baina, 1898an, Aita Kaputxinoak hara bizitzera joan ziren eta haiek ere bizi dira gaur egun.

Arteari begira, eraikinak baditu hainbat gauza nabarmengarri, horien artean atari gotikoa: arku zorrotz bat da, lau arkibolta eta baketa handik txaranbeldutakoa. Arkiboltak eta baketak kapitel luzeetan daude bermaturik eta kapitelak landare motiboen bidez daude dekoratuak.

Eliza XVI. mendekoa da baina 1965ean zaharberritu zuten; nabe bakarrak burualde zuzena du, izar-itxurako ganga, eta badira aingeruak giltzarrietan eta euskarrietan. Ezkerreko kaperan San Antonio Paduakoaren irudia nabarmendu beharra dago -XVII. mendekoa- eta kontrako kaperan, berriz, Ama Birjinaren irudia dago Haurra magalean daukala, XIII. mendekoa. Ez dago erretaula nagusirik, eta presbiterioan XVI. mendeko gurutziltzatu bat dago, bai eta XVII. mendeko irudi barrokoak ere: San Frantzisko Asiskoa eta San Jeronimo.
Ate lobulatuaren ondotik, badago XIV. mendeko klaustro gotiko ederra, oin karratukoa. 64 arku zorrotz ditu, zutabe fin-finen eta trilobuluen bidez osatuak. Han, disko itxurako hilarri sorta zabala dago, denak oso interesgarriak, Erdi Arokoak, eta denak datoz elizaren irteeran zegoen kanposantu zaharretik.

Badago aukera komentua goizez eta arratsaldez bisitatzeko, baina komeni da aurrez fraideekin 948 87 01 35 telefonoan hitz egitea.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño: abre media hora antes de las misas. **Misas: de lunes a viernes, a las 11:30. Sábados, a las 11:30 y 19:00. Domingos y festivos, a las 11:00 y 18:00. Estos horarios pueden sufrir modificaciones por celebraciones religiosas.

PREZIOAK

Oharrak: consultar con Gesartur (622 305 052) y/o Sangüesa Tour (620 110 581).

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: consultar con con Gesartur 622 305 052 y/o Sangüesa Tour 620 110 581.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria SANGÜESA
  • Zonaldea Erdialdea
  • Helbidea Plaza Plaza de los Fueros 10
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948870135
  • Estiloa Gotikoa
  • Bisita gidatua Bisita gidatua