

Erronkaribar

Almadiaren monumentua

Erronkaribar - eskia









Herria: RONCAL
Zonaldea: Pirinioak
Web: www.vallederoncal.es
Esteka interesgarriak:
E-posta: oit.roncal@navarra.es
Pirinioetan kokatuta, Frantzia eta Huescako mugan, Erronkaribarrek aspaldi-aspaldiko tradizioek sortutako nortasuna du, baita gastronomia goxoa ere, eta natura bere ederrean agertzen zaigu han. Oihangintza, abeltzaintza eta turismoa baliabide nagusi dituzten zazpi herri paregabez osaturik dago: Burgi, Bidankoze, Garde, Erronkari, Urzainki, Izaba eta Uztarroze dira ibarreko harribitxiak.
Eska ibaiak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du ibarra eta herrietako bazterrak bustitzen ditu. Herrietako kaleak harriztatuta daude, eta etxeak oso ederrak dira, bata bestearen ondoan, teilatu pikoekin, kea dariela tximiniei. Urek natur bazter zoragarriak sortu dituzte bidean (Burgiko arroila kasu). Mendetan, almadia-zainak haietatik ibili dira, udaberri oro merezitako omenaldia jasotzen dutenak.
Basoak, iraupen-eskiko pistak, parerik ez duten usadioak (Hiru Behien Zerga edo Almadiaren Eguna), kalitateko gastronomia (Erronkari sor-marka duen gazta edo artzain-apurrak, besteak beste), pertsonaia ospetsuei eskainitako museoak (Julián Gayarrerena kasu), malda desberdinetako xendak (Zemetoko bidea, adibidez), gailur altuak (Hiru Erregeen Mahaia, Nafarroako garaiena), saritutako eskulturak (Julián Gayarreren mausoleoa), plaza loredunak, paisaia hezigabeak (Belaguako Larra) eta bazter xarmangarriak. Merezi du presarik gabe ibiltzea argazki ezin hobeak hartzeko guneak eta uneak eskaintzen dituen ibar honetatik. Bizi ezazu.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak