

Belagua Ibarra - eskia









Zonaldea: Pirinioak
Web: www.vallederoncal.es
Esteka interesgarriak:
Belagua Erronkaribarko ekosistemarik nabarmenena da eta bere altuera doa Belaguako Zokoak dituen 1.100 metrotatik Hiru Erregeen Mahaia izeneko kaskoak dituen 2.428 metrotara. Azken hori Nafarroako mendirik gorena da.
Erronkaribarko iparraldean kokatua -Nafarroa, Frantzia eta Huesca arteko mugan, zehazki- bere barnean Larrako Erreserba Naturala dago. Larra Pirinioetako ekosistemarik bitxiena eta adierazgarriena da, Europako eraketa karstikorik ikusgarrienetakoa.
Izabatik abiatuta iritsiko gara Belaguara eta errepide hori San Martin harriraino igotzen da. Mugarri horretan egiten da urtero, uztailaren 13an, Hiru Behien Zerga esaten zaiona, 1.750 metrotan. Bidean badira hamaika zoko, leize, erreserba, mendi, eski pista, erreka, amildegi, oihan, ur-jauzi, animalia, landare; Pirinioetako freskura, alegia.
Zure txanda da: esaguzu pentsatzen duzuna
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak