Antolatu bidaia

Santa Fe de Epároz

Elizak eta baselizak

Eguraldia

Santa Fe Epároz - Mendeko garai
Santa Fe Eparozko lasaitasun harrigarrian bilduta dago. Erliebe irregularreko ibarrean gora joan beharko dugu multzo horretaraino iristeko, Itzaga mendi harroaren begipean eta Leire mendiaren begiradapean. Ezustean harrapatuko gaituzte urrutian ikusten ditugun Pirinioetako kasko izugarriek, bai eta saien hegaldiek ere. Hunkigarria da lekuaren bakardadea, harrigarria bere barnealdea. XV. mendeko garai batek guri ongietorria eman eta gero, klaustro soil bat agertuko zaigu, lerro sendoetan egindakoa. Klaustroaren argi-itzalezko jokoen artean erdizka ikusiko dugu basilika, hots, Nafarroako arkitektura erromaniko berantiarrak utzi digun adibiderik hoberenetakoa.

Gaur egun, multzoaren zati bat landa hotel gisa egokitu da. Egungo zurrunbilotik aldendu nahi baduzu, Santa Fe multzoko ostatua leku ezin hobea da.

Santa Fe Urraulgoiti izeneko ibar ezkutuan dago, Nafarroako ipar-ekialdean, Nafarroako Pirinioaurrean. Arkitektura multzo eder-ederra da, basilikaz, klaustroaz eta patio bat eratua duten hainbat eraikin zibilez osatutakoa. Azken eraikin horien artean garai ikusgarria nabarmentzen da, bai eta Pirinioetako moduko tximini biribil handia duen sukalde zaharberritua ere. Etxe hura landa hotel atsegina da gaur egun.

Nafarroako Gobernuak Interes Kulturaleko Ondasuna izendatu zuen multzo osoa. Inguruetako ezaugarria trantsizioko paisaia da. Ugari dira pinudiak, eta bizirik diraute haritz zahar zenbaitek, ezpelez eta ipuruz betetako mendixken ondoan.

Santa Fera iristeko, Agoitz eta Irunberri lotzen dituen errepidea hartu behar da. Artaxo eta Arripodas herrien artean bi errepide abiatzen dira, Eparotzera iritsi baino lehen elkartzeko. Geroxeago, Santa Fe ageri da bizkar batean eraikia. Utzi autoa errepideko bidegurutzean edo, bestela, igo pista labur batetik arkitektura multzoaren ondoan dagoen zelai bateraino.

Ateak zabalik daude klaustroa eta garaia ikusteko, baina eliza itxita egoten da, egun seinalatuetan izan ezik. Uda partean badira bisita gidatuak. Pirinioetako Partzuergoan hitzartu behar dira edo, bestela, Irunberriko Interpretazio Zentroan.

  • Basilika

    Multzo osoan Santa Fe basilika nabarmentzen da, XIII. mendetik XIV.era eraikia eta Conquesko Santa Fe monasterioko monje frantziarrek sortua. Nafarroako arkitektura erromaniko berantiarrak eman digun eraikinik nabarmenetakoa da. Kanpandorrearen azpiko horma pikoan, bada barrura sartzeko ate buruduna, alde banatan erdi-puntuko leiho bana duena. Hegoaldeak badu hiru arkibolta zorrotzez osaturiko ataria. Inposta alakatua duten zutarrietan bermatuak daude arkiboltak. Euritik babestekoa bolen bidez apaindua dago eta errege eta erreginaren buruarekin dago oinarrian azkendua. Absidea hiru horma oihaletan zatitua dago horma bularren bidez. Ez baduzu tenpluaren barnealdea bisitatzeko zortea, jakizu hiru tartez osaturiko nabea dela, kanoi zorrotzeko gangaz estalia. Absidea erdizirkularra da eta labe gangaz estalia dago.



  • Klaustroa

    XVII. mendeko klaustroa ederki zolatua dago errekarriz osaturiko mosaiko batekin. Inguru honetako gauza tipikoa da. Oraindik badago era horretako harri zola Zaraitzuko eta Erronkariko etxe batzuetan.



  • Garaia

    XV. mendeko garaia patio laukizuzen irekian kokatua dago. Zurezko habeen gainean sostengatua, aldi berean habe horiek harrizko 12 zutoinetan bermatuak daude. Zutoin horiek lauza zirkularretan azkenduta daude. Osorik zaharberritu zuten 1980tik 1981era. Harriz harri, atalez atal, den-dena desmuntatu eta gero, hasierako lekuan paratu zuten.



  • [+ ikusi fitxa osoa]

    Kokapena

    PREZIOAK

    Oharrak: gratuito.

    Oharrak

    existen dos accesos: desde el establecimiento turístico de la hospedería o desde la parte trasera de la misma.

    Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

    Informazio praktikoa