Antolatu bidaia

Aralarko San Migel Santutegia

Iristeko moduan
Elizak eta baselizak

Multimedia

Aralarko San Migel Santutegia - Erretaula
Aralarko San Migel Santutegia
Imagen de San Miguel de Aralar

Meteorologia

Aralarko San Migel Santutegia - Erretaula
Mila urtetik gorako historia duen santutegia da San Miguel in Excelsis, Aralar mendian eraikia, Artxuetako tontorraren ondoan. Kasko horretatik ikuspegi zabala bezain ederra dago, ikusgarria benetan. Barnean, erretaula erromaniko bat aurkituko duzu, Europako esmaltegintzaren lanik gorena. Lekua herensugea eta Teodosio Goñikoaren elezaharraz mintzatuko zaizu, iragan karolingiarraz, trikuharrien behinolako garaiez. Iraganeko eraikuntza horiek hantxe segitzen dute zelai eta pagadi ederren artean barreiaturik.

San Migel santutegia hiru nabeko tenplu soila da, lau tartetan banatua, Aralar mendian. Leku estrategikoan dago, Artxueta mendiko tontorraren ondoan. Lekunberritik abiatzen da haraino iristeko errepidea eta ikuspegia ederra da benetan: Sakana osoa, San Donato mendia, bai eta Urbasa eta Andia mendiak ere. Hegoaldetik mendi-pista bat abiatzen da goraino, Uharte-Arakiletik zehazki.

Gaur egungo tenplua XII. mendearen lehen erdian eraiki zuten, XI. mendearen hasierako eraikin erromaniko bat handitzeko. Eraikina soila da eta ia ez du apainketarik. Kapera 1170etik 1180ra eraiki zuten, eta ateetan eta epistolako absidean dauden apainketa batzuk garai hartan egin zituzten.

Mundu erdian ezaguna da santutegia, bere erretaula dela medio. Artelan hori bi metro luze da, altueran 1,14 du eta tenpluaren presbiterioan dago. Arte erromanikoaren maisulan hau esmaltez eta harri-kristalez osaturiko aurrealde bat da, XII. mendearen hasieran egina. Eric "belgikarra" lapur ospetsuak lapurtu zuen erretaula 1979an. Lapurtutako 18 dominetatik eta 286 harribitxietatik 16 eta 191 berreskuratu ziren, hurrenez hurren, 1981etik 1985era. Erretaula zaharberritu eta Santutegira itzuli zen 1991n.

Santutegiaren barnealdean ere San Migelen irudia dago, XVIII. mendeko erlikia-ontzia, zilarrezkoa eta urretan bildua. Goi-aingerua da, hegalak zabalik dituela. Besoek buru gainean eusten diote gurutzeari. Barnean zurezko tailu bat dago -erlikia- eta, tradizioaren arabera, aingeruak berak utzi zuen toki horretan. Irudia udaberri oro bidez bide eta herriz herri ibiltzen da Nafarroan, eta auzokideek eta agintariek ematen diote ongietorria.

San Migel Nafarroako izpiritualtasun-gunerik ezagunenetakoa da eta elezahar askoren kabia, esaterako, Goñiko Teodosiorena. Izan ere, Teodosio Goñerrian (Nafarroa) bizi omen zen eta eskualde hartako jauna zen. Arabiarren aurka borrokan aritu ondoren, bidean ermitauz mozorrotua zegoen deabru bat topatu zuen. Deabruak esan zion emaztea morroi batekin engainatzen aritu zitzaiola. Etxera iristean, Teodosiok ezpataz hil zuen bere ohatzean zetzan bikotea, bere gurasoak zirela ohartu gabe. Aita Santuak penitentzia jarri zion, hots, mendietan alderrai ibili beharko zuen, bizkar gainean gurutzea eramanik eta katez lotua, harik eta kateak hautsi arte. Aralar mendian zebilela, behin batez herensugea agertu zitzaion eta Teodosiok San Migelen laguntza eskatu zuen. Aingeruak herensugea hil eta Teodosioren kateak hautsi zituen. Han bertan, Teodosiok santutegia eraiki zuen. Kateak hantxe daude eta San Migelen erlikia ere bai.

Aralar mendia bere osoan paradisua da naturan ibiltzea maite dutenentzat: mendiz alde batean, Plazaolaren Natur Bidea, Larraun errekaren iturburura daraman ibilbidea edota Astizko kobazuloen bisita daude eta, mendiz beste aldean, berriz, Sakana eta trikuharrien bidea edo Uharte-Arakil bezalako herriak. Uharten artzain zakurren lehiaketa egiten dute eta handik bertatik pista bat abiatzen da santutegiraino iristeko. Neguan, elur handia bota badu, iraupen eskia egiteko toki egokia da Aralar.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

Aparkalekuaren ondoan santutegitik dagoen ikuspegi ederra azaltzen duen mahai bat dago; hain zuzen ere, horregatik Nafarroako Paisaien Bidea. Ura eta Behatokiak. izeneko bidean hautatutako 35 baliabideetako bat da.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 19:00.  ** Celebraciones litúrgicas: domingos y festivos, a las 12:30.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 19 de diciembre): horario sin cambios.

Invierno:

  • Horario habitual: todos los días, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 18:00. **Misas: domingos y festivos, a las 12:30.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): horario sin cambios.

PREZIOAK

Oharrak:gratuito.

Bisita gidatua

Deskripzioa: todos los días directamente en el santuario o concertando cita previamente (948373013; 626030234).

Bisitaren prezioa: Grupos 1€

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa