Antolatu bidaia

Orgiko Oihana

Basoak

Multimedia

Jugando con la naturaleza
Descansando en Orgi
Paseando en Orgi
Bosque de Orgi

Eguraldia

Jugando con la naturaleza
Orgi Ultzamako hegoaldean dagoen hariztia da, Iruñetik 25 kilometrora. Aspaldi-aspaldiko oihana da -laurogei hektareakoa- eta, gaur egun, Nafarroako iparraldeko ibar hezeetan ugari zeuden hariztien lekuko bakarra. Orgin Aisiarako Natur Eremu bat sortu da, oihanaren kontserbazioa eta bere erabilera publikoa bateragarri egiteko. Oso baso urri daude, interes ekologiko handia dutenak.

Ustiatzen mendeak joan eta gero, Orgiko oihana lehengoratze naturaleko prozesu batean dago. Orgin Aisiarako Natur Eremu bat sortu da hori babesteko, oihanaren kontserbazioa eta bere erabilera publikoa bateragarria izan daitezen. Horrela, hiru eremutan banatu da: harrera eremua, ibilbideen eremua eta kontserbazioko eremua.

Orgiko oihanean egin daitezkeen ibilbideak errazak eta lauak dira, oinez egiteko modukoak, bai eta gurpil-aulkian ere. Ibilbide horiek aukera ematen dute paisaia paregabe horretako ñabardura guztiez gozatzeko: labirintoak oihan txikian zehar gidatuko zaitu; bideak basoaren adinak erakutsiko dizkizu eta bidexkak basoko eremu hezeenera hurbilduko zaitu, betiere oinak busti gabe.

Udan, are xarmangarriagoa da leku hori, aire zabaleko eszenatoki natural bihurtzen baita; hor, ikuskizunak eta ekitaldi ugari egiten dira Cultur programaren barnean.

Iruñetik 20 kilometro iparraldera, Gerendiain eta Lizaso artean, Orgiko oihana dago. Oihanak dituen berezitasunen artean, nabarmentzekoa da badaudela ibar hondoetako lurzoru istiltsuetan bizi daitezkeen haritzak -quercus robur klasea-. Horietako aunitzek ehun urte dituzte eta bada berrehun urtera ere iritsi denik.

Oihana hiru eremuetan antolatua dago: Harrera eremuari Arigartzeta deritzo; paseoen inguruari, berriz, Tomaszelaieta eta, azkenik, Muñagorri deitzen zaion aldea dago. Jendeak ez du azken horretan sartzerik, inguru hori berez lehengoratzen ari delako.

Beraz, Arigartzeta deitzen zaio Harrera Eremuari eta hariztiaren sarrera da. Ongi hornitua dago: aparkalekua, askaldegiak, bainuak eta jendeari informazioa emateko etxola. Udan egunero zabalik dago eta gainontzeko hilabeteetan, berriz, asteburu eta jaiegunetan.
Ibilbideen eremuari Tomaszelaieta esaten zaio; 37,5 hektarea ditu eta leku berezi horren ezaugarri desberdin nagusiak erakusten ditu. Hiru ibilbide nagusiak oso ongi seinaleztatuta daude, eta honako hauek dira:
  • Labirintoko bidea erraza eta bihurria da -300 metro- eta, hari jarraikiz, oihanean barneratuko zara, harik eta "zuhaitz eroria" dagoen tokira iritsi arte. Haritz erraldoia da, aspaldian haizeak bota zuena; gaur egun, beste landare batzuek estalita dago.

  • Bideak 1.400 metro ditu, eta hirugarren ibilbidearekin egiten du bat -Bidexka-. Bi bideetako zenbait txokotan zurezko eserlekuak daude, zaldainak, bai eta hegaztiak ikusteko etxola txiki bat ere. Beraz, ez dago gaizki prismatikoak eramatea.

  • Itsasoak leku hau hartua zuen duela 180 edo 200 milioi urte, eta horren aztarna urmael gazi bat da. Hortik barna eramanen zaitu Bidexkak -700 metro-.
Zure ibilian ikusiko duzu Ameriketako haritza (gorria) eite txikiagoko zuhaitzekin batera bizi dela: gorostia, astigarra eta zumarrak. Oihanpea aberatsa da belarretan, iratzeetan, txilarretan eta ipuruetan (orrea). Isilik bazabiltza, beharbada aukera izanen duzu txorien txio-txioa entzuteko, anfibio txikien mugimendu azkarra sumatzeko edo saguzarren bat ikusteko.

Behin oihanetik aterata, badira oinez egiteko moduko ibilbide luzeagoak, Ultzama ibarreko leku ederrenak aurkitzeko parada emanen dizutenak. Besteak beste: Orgiko bidexka, 8,4 kilometrokoa, edo Amatikoa, 10,5 kilometrokoa, Lizaso, Larraintzar, Iraitzotz, Zenotz, Eltso eta Gerendiain herrietan barrena doana, oso baserri ederrak ikusteko parada emanda. Ibarreko burualdean, beste ibilbide erraz batzuk daude, esaterako, Aratxuriko amildegikoa -2 km-, Belateko itzuliarena -6,2 km, Ultzama eta Baztan arteko mugaren inguruan dabilena- eta Zohikaztegiko bidexka -kilometro batekoa, bertako ekosistema berezi horren paregabetasun naturala erakusten duena-.

Ibarreko kirol eskaintza osatzeko, golfean aritzeko instalazio egokiak daude inguruan: Ulzama Golf Kluba edo Pitch & Putt zentroa. Gainera, Orgiko oihanaren inguruan proposamen gozoak eskaintzen dira, esaterako, Eltso/Gerendiainen eztiaren museoa bisitatzea, edo artisautza produktuak dastatzea, besteak beste, ospe handiko mamia.

  • Ibilbide gomendatua Orgiko oihanaren inguru hurbila ezagutzeko.
  • [+ ikusi fitxa osoa]

    Ba al zenekien...?

    - Este robledal con características similares al bosque de Sherwood, fue escenario de la película "Robin y Marian" protagonizada por Sean Connery y Audrey Hepburn. Si quieres conocer otros escenarios en los que se grabó esta película, no te pierdas la Ruta Navarra de cine.

    - El Bosque de Orgi esta declarado Parque Regional y Área Natural Recreativa.

    Kokapena

    Baimenak: se cobra una tasa de mantenimiento de 2€ por vehículo en el parking habilitado a la entrada del bosque (tasa efectiva durante el horario de apertura de la caseta de acogida).

    Ordutegia

    Otoño:

    • Hasta el 31 de octubre: fines de semana, de 10:00 a 14:00.
    • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): ´horario sin cambios
    • Noviembre y diciembre: domingos y festivos, de 11:00 a 14:00.
    • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios
    • Puente de diciembre (del 2 al 19 de diciembre): horario sin cambios

    Invierno:

    • Domingos y festivos: de 11:00 a 14:00
    • Del 18 al 31 de diciembre: cerrado

    PREZIOAK

    Precio entrada: 2,00 €

    Oharrak: pago obligatorio de 2€/vehículo en horario de 10:00 a 14:00 (fines de semana y festivos de todo el año, y todos los días durante los meses de julio y agosto).

    Bisita gidatua

    Deskripzioa: paseo durante 1hora y media aproximadamente por el robledal conociendo de primera mano una gestión diferente en un espacio peculiar. Posibilidad de visitar durante todo el año: Sendero Local de Orgi, Senderos Ultzama y Paseo Robledal de Orgi-El bosque de Robin Hood.

    Bisitaren prezioa: 3€ por persona (parking incluido).

    Enpresa kudeatzailea: Garrapo.

    Oharrak

    consulta las visitas guiadas organizadas para primavera, verano y otoño.

    Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

    Informazio praktikoa